
64. zk., 2011ko apirilaren 1a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Osasun eta Kontsumo Saila
1877
AGINDUA, 2011ko martxoaren 8koa, Osasun eta Kontsumoko sailburuarena, Minbiziari buruzko Euskadiko Aholku Kontseiluko kideak izendatzen dituena.
Osasun eta Kontsumoko sailburuaren 2011ko urtarrilaren 28ko Aginduz, aldatu egin zen Minbiziari buruzko Euskadiko Aholku Kontseilua sortzen duen 2006ko maiatzaren 8ko Aginduaren zati bat.
Kontseilua sortzen duen 2006ko maiatzaren 8ko Aginduaren zati bat. Egindako aldaketak Aholku Kontseiluko kide kopuruari eta osaerari eragiten dio, beraz, gaur egungo osaera aldatu egin behar da eta araudi berrira egokitu.
Azaldutakoarekin bat etorriz, zera
EBATZI DUT:
Lehenengoa.- Minbiziari buruzko Euskadiko Aholku Kontseiluko kide, honako hauek izendatzea:
Lehendakaria:
Eduardo Gárate Guisasola jauna
Idazkaria:
Enrique Peiró Callizo jauna
Kideak:
Asociación Española contra el cancer elkarteko ordezkari:
Augusto Borderas Gaztambide jauna
Ginekologiako eta Obstetriziako EAEko Erakundearen ordezkari:
Ignacio Lobo Lafuente jauna
Arnas Patologiako EAEko eta Nafarroako Erakundearen ordezkari:
Pedro María Ansola Zubiaurre jauna
Patologia Digestiboko EAEko eta Nafarroako Erakundearen ordezkari:
Luis Bujanda Fernández de Piérola jauna
Familia- eta Komunitate-Medikuntzako Euskal Erakundearen (Osatzen) ordezkari:
Milagros Arrieta Ayestarán andrea
Zainketa Aringarrien EAEko Erakundearen (Arinduz) ordezkari:
María José Almaraz Ruiz de Eguilaz andrea
Institutu Onkologikoko ordezkari:
María Jesús Mitxelena Etxebeste andrea
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Osasun Zerbitzuen ordezkari:
Andoni Orube Bona jauna
Pedro Bilbao Zulaika jauna
Juan Carlos García Ruiz jauna
Osasun eta Kontsumo Saileko ordezkari:
Nerea Larrañaga Larrañaga andrea
Isabel Izarzugaza Lizarraga andrea
José Luís Quintas Díez jauna
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzaren ordezkari:
María Inmaculada Moraza Dulanto andrea
Bigarrena.- Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragite indarra.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko martxoaren 8a.
Osasun eta Kontsumoko sailburua,
JAVIER RAFAEL BENGOA RENTERÍA.