Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2011ko apirilaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1874

AGINDUA, 2011ko martxoaren 4koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, hainbat ondasun homologagarritzat jotzen dituena.

136/1996 Dekretuaren IV. kapituluak ondasun eta zerbitzu homologatuen kontratazioa arautu du; bertan ezartzen denaren arabera, ondasun eta zerbitzu homologagarrien zerrendaren eta estandarizazio-akordioaren aplikazio eremu organikoak sail bakar bati edo horren barruko erakunde autonomo bakar bati eragiten dionean -hala nola, hezkuntzako, sanitateko, poliziako eta justiziko administrazioko sareetan sartutakoa-, zerrenda eta estandarizazio-akordioa dagokion sailburuari edo erakunde autonomoko legezko ordezkariari dagozkio. Agindu horrek, gainera, zehaztu egingo du zein lurralde eta eremu organikotan izango duen eragina.

Hainbat altzari estandarizatzea erabaki da agindu honetan, tresna arruntak baitira eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpeko EAEko ikastetxe publikoetan erabilitakoak. Horrela arrazoizko uniformetasuna eta prezio hobeak lor daitezke.

Eremuari dagokionez, ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuaren 11.3 artikuluaren bigarren lerroaldean aurreikusitako salbuespenak eta irakaskuntza-sarearen berezitasunek bide ematen dute homologazioaren eremua Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpeko EAEko ikastetxe publikoetara murrizteko.

XEDATU DUT:

1. artikulua.- Ondasun homologagarriak.

Ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuan esaten denaren ondorioetarako, ondasun homologagarritzat jotzen dira alboko eranskinean agertzen den hainbat altzari.

Ondasun horien estandarizazioa onartzen da, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Baliabide Material, Informatika eta Antolamendu Zuzendaritzak prestatutako oinarri teknikoen orrien arabera.

2. artikulua.- Eremua.

Aurreko artikuluan aipatutako ondasun homologagarrien deklarazioaren eta estandarizazio erabakiaren eraginak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpeko EAEko ikastetxe publikoetara hedatuko dira.

3. artikulua.- Eskumenak eskuordetzea.

Administrazio eta Dirubideen zuzendariari ahalordetzen zaio hainbat altzari homologatzeko lehiaketa izapidetu eta erabakitzeko eskumena, agindu honetako 1. artikuluak jasotzen du homologatze hori, baita homologazioa indarrean dagoen bitartean beharrezkoak diren egintza guztiak emateko eskumena ere. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak izapidetuko du administrazio-espedientea.

4. artikulua.- Homologatutako ondasunen kontratazioa.

Ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuaren 13. artikuluan xedatutakoari lotuko zaio homologatutako ondasunen kontratazioa.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hartuko du indarra agindu honek.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko martxoaren 4a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

ERANSKINA

IZENDAPENA

4 tiraderako artxibagailua

Metalezko atedun bulegoko armairua

Tiradera-altzaria

Bulegoko armairua

Bulegoko apalategia

Hegaldun bulego mahaia

Hegalik gabeko bulego mahaia

12 ohar-apaleko armairua

16 ohar-apaleko armairua

24 ohar-apaleko armairua

3 apaleko armairu itxia

4 apaleko armairu itxia

Kristalezko 4 ateko armairua

Materiala gordetzeko armairua

Haur Hezkuntzako 3 apaleko apalategia

Apala, alde batera irekia (150 zm)

Apala, alde batera irekia (200 zm)

Zuzendaritzako armairua, behean itxia eta goian irekia

Zuzendaritzako armairu itxia, kristalezko 2 atekoa

Zuzendaritzako mahaia

Zuzendaritzako bilera-mahaia (borobila

Haur Hezkuntzako ikasgelako bankua

Korridoreko bankua

Haur Hezkuntzako mahai karratua (52 zm)

Mahai errektangularra (52 zm)

Mahai errektangularra (60 zm)

Idazmahaia garaiera moldagarria (60/65/70 zm)

Idazmahaia garaiera moldagarria (75/82 zm)

Idazbesaulkia (eskuinentzat)

Idazbesaulkia (ezkerrentzat)

Haur Hezkuntzako aulkia (30 zm)

Haur Hezkuntzako aulkia (37 zm)

Haur Hezkuntzako aulkia (40 zm)

Haur Hezkuntzako aulkia (42 zm)

DBH/DBHO-ko aulkia (46 zm) P 75 zm

DBH/DBHO-ko aulkia (50 zm) P 82 zm

DBH/DBHO-ko mahaia, jangelakoa (75 zm)

Lehen Hezkuntzako mahaia, jangelakoa (70 zm)

DBH/DBHO-ko aulkia, jangelakoa (46 zm)

Lehen Hezkuntzako aulkia, jangelakoa (42 zm)

Pautatutako arbela

Arbela

Errotuladore-arbela

Artelazkizko-taula, 1,80 x 1 m

Ispilua

Apalategi metalikoa

Artelazkizko-taula, 1 m

Zutikako kako-altzaria

Kako-altzaria

Banku ateragarria, jangelarako (1500 x 800 x 520)

Banku ateragarria, jangelarako (1800 x 800 x 520)

Banku ateragarria, jangelarako (2000 x 800 x 520)

Banku ateragarria, jangelarako (2500 x 800 x 520)

Banku ateragarria, jangelarako (1500 x 800 x 520)

Banku ateragarria, jangelarako (1800 x 800 x 700)

Banku ateragarria, jangelarako (2000 x 800 x 700)

Banku ateragarria, jangelarako (2500 x 800 x 700)

Haurrentzako mahai estratifikatua, jangelarako

Haurrentzako aulki estratifikatua, jangelarako

2 urtetako Haur Hezkuntzako giltzurdun-mahaia, 2,40 m

4333 - Pistoidun silla

4776 - Paretako ohar-apalategia, pixoihalentzako

4 tiraderako aulkia, 2 urte

Haur Hezkuntza. 2 urtekoen gelarako apalategia

Haur Hezkuntza. 2 urtekoen gelarako apalategi makurtua

Haur Hezkuntza. 2 urtekoen gelarako mahaia

Haur Hezkuntza. 2-3 urtekoen gelarako mahai borobila

Haur Hezkuntza. 4-5 urtekoen gelarako mahai borobila

Haur Hezkuntza. 6 Kutxatiladun kutxatila kako-altzari

Haur Hezkuntza. 2 urte aulkia

Haur Hezkuntza. 2 urte. 3 apaldun armairu itxia

Lanerako mahaia/bankua

DBH-ko teknologiako esperimentu-mahaia

DBH-ko laborategiko/plastika mahaia

Taburete bizkarduna

Taburete bizkargabea

Makinen euskarrirako hormako mahaia

Liburutegirako mahaia

Bilerako mahaia (moduluetarako)

Ordenagailurako mahaia. PC bat (150 cm)

Ordenagailurako mahaia. 2 PC (160 cm)

Ordenagailu banakako mahaia

Irakasle-mahaia

Taldeko aulkia

Bankada

Bilera-mahaiko aulkia

Bulego eta ikasgelarako besaulki birakaria

Aulkiak eramateko gurdia (12 ale)

Taldeko bankada


Azterketa dokumentala