Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2011ko apirilaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
1872

11/2011 DEKRETUA, martxoaren 18koa, lehendakariarena, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko kide bat aldatzeko dena.

Ekainaren 27ko 9/1997 Legeak Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea arautu zuen. Lege horren 5. artikuluaren arabera, batzordeko kideak izendatzea lehendakariaren eskumena da, enpresarien erakundeek beren ordezkariak aukeratu ondoren. Bestalde, lege horren 7. artikuluaren arabera, Kontseiluko kideen agintaldia lau urterako izango da; baina, hala ere, berriro ere aukeratu ahal izango dira.

Dena dela, batzordean ordezkari diren erakunde, korporazio edo entitateek titular edo ordezko izendatu dituzten pertsonak aldatzeko aukera dute; eta izendatu berria kargu horretan arituko da ordezkatutako pertsonak Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean bete beharreko lau urteko epea igaro arte.

Lehendakariaren abenduaren 29ko 26/2009 Dekretuaren bitartez Batzordeko kideak izendatu ziren; eta apirilaren 26ko 7/2010 Dekretuaren bidez, bere lehendakaria. Aipatutako legearen 5. eta 7. artikuluetan ezarritakoa betetzeko, Euskal Enpresarien Konfederakuntza-Confebask-ek izendapen bat aldatu du.

Horren ondorioz, honako hau

XEDATU DUT:

1. artikulua.- Nuria López de Guereñu Ansola andrea Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko kide izendatzea, Euskal Enpresarien Konfederakuntza-Confebask-ek aukeratu ondoren, José Guillermo Zubia Guinea jaunaren ordez.

2. artikulua.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan izango ditu ondorioak dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 2011ko martxoaren 18an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.


Azterketa dokumentala