Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

213. zk., 2009ko azaroaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
5949

IRAGARKIA, Sorketa AIE enpresari Euskadi eta Akitaniako mugaz gaindiko garraioaren inguruko gaietan Garraio eta Herri Lan Sailari laguntza teknikoa emateko kontratuaren espedienteari buruz Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Zerbitzu zuzendariak eman duen ebazpena jakinarazteko dena (6A/99 espedientea).

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Zerbitzu zuzendariaren 2009ko maiatzaren 25eko Ebazpenaren bidez, baimena eman zen Crédito y Caución aseguru-konpainiaren 3455900 eta 3492955 zenbakiko kauzio-aseguruak itzultzeko. Aseguru horiek bata 9.075,28 eurokoa, eta bestea, 1.771,30 eurokoa, Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Finantzen Zuzendaritzan gordailutu ziren 1999ko abenduaren 15ean eta 2000ko irailaren 15ean, kontratuaren ondoriozko betebeharrei erantzuteko behin betiko berme gisa.

Ebazpena interesdunari jakinarazten saiatu arren, ez dugu lortu, eta horregatik iragarki hau argitaratzea erabaki da, Herri Administrazioen Araubide Juridi­koaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan ezarritakoarekin bat. Abalak, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Zerbitzu Zuzendaritzako Kontra­tazio Zerbitzuan eskuratu ahal izango dira.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 20a.

Zerbitzu zuzendaria,

PALOMA USATORRE MINGO.


Azterketa dokumentala