Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

213. zk., 2009ko azaroaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 9 Zenbakiko Epaitegia
5940

EDIKTUA, 539/07 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 9 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: 539/07 prozedura arrunta.

Demandatzailea: FCE Bank PLC Sucursal en España.

Abokatua: Javier Molinos Undurraga.

Prokuradorea: Rafael Eguidazu Buerba.

Demandatua: Francisco Javier Sainz Canales, Isabel Canales Sainz eta Maria Yolanda San Emeterio Gonzalez.

Gaia: N01 judizio arrunta.

Judizio horretan epaia eman da, eta honakoa da epaitza:

Onartu egiten dut Rafael Eguidazu Buerba prokuradoreak FCE Bank PLC Sucursal en España delakoaren izenean eta ordez auzi-iheslari diren Francisco Javier Saiz Canales, Maria Yolanda San Emeterio Gonzalez eta Isabel Canales Sainzen kontra aurkeztutako demanda. Hori dela-eta honako hau deklaratzen dut: behar baino lehenago bukatu dela 2005eko abuztuaren 30ean sinatutako finantza-errentamenduaren kontratua, eta kontratuaren gaia (Land Rover ibilgailua; txasis-zenbakia: SALLSAA145A909312; matrikula: 1003-DPM) auzi-jartzaileren jabetza dela, eta ez beste inorena. Francisco Javier Saiz Canales demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari ibilgailua itzultzera eta demandatu guztiak modu solidarioan auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera:

a) 19.007 euro;

b) aipatu zenbatekoak ebazpen hau ematen den egunetik aurrera sortutako legezko interesak bi pun­tutan gehituta.

c) judizioaren kostuak.

Inpugnatzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzi­tegian apelazio-errekurtsoa jarrita (PZLb 455. artikulua).

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, hauxe besterik ez da adieraziko: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Francisco Javier Sainz Canales demandatuari egungo bizilekuan jakinarazpena eman ezin izan zaionez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Bilbao (Bizkaia), 2009ko irailaren 29a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala