Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

213. zk., 2009ko azaroaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
5939

EBAZPENA, 2009ko urriaren 14koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, gidoien sorkuntzarako laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten duen Kulturako sailburuaren 2009ko apirilaren 30eko Aginduan finkatzen den gehienezko zenbateko orokorra aldatzen duena.

AURREKARIAK

1.- Kulturako sailburuaren 2009ko apirilaren 30eko Aginduak, gidoien sorkuntzarako laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten duenak, bere 3.1 artikuluan dirulaguntza horien zenbateko orokorra laurogei mila (80.000) eurotan finkatu zuen.

2.- Aipaturiko aginduaren lehenengo xedapen gehigarrian honako aukera hau aurreikusten zen:

«3. artikuluan jaso den guztirako zenbatekoa handitu egin ahal izango da, eskatutako diru-laguntzen guztirako zenbateko kontuan harturik, Kultura Sailean beste programa batzuk bideratu ondoren aurrekontuak agortu gabe geratu badira. Adierazitako aldaketa dirulaguntzak ebatzi baino lehen egin behar da. Hala eginez gero, horren berri eman beharko da Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen baten bitartez.»

3.- 2009ko uztailaren 17an Kultura Ministerioaren eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren arteko lankidetza-hitzarmen bat sinatu zen, gaztelania ez beste hizkuntza ofizial batean sortutako industria zinematografiko eta ikus-entzunezkoaren ekoizpena, banaketa eta sustapena bultzatzeko. Hitzarmenaren bitartez, Zinemagintzari buruzko abenduaren 28ko 55/2007 Legean helburu horrekin ezarritako diru-funtsari aplikagarriak zaizkion baldintza eta konpromisoak ezartzeko kolaborazioa bideratu zen. Izan ere, 55/2007 Lege horren 36. artikuluak dioenez, industria zinematografikoan eta ikus-entzunezkoetan gaztelania ez beste hizkuntza ofizialak sustatu eta babesteari begira, eta Espainiako pluraltasun kulturala eta ikus-entzunezkoen adierazpenari eta zabalkundeari dagokionez lurralde bakoitzeko hizkuntza berezkoen aukera-berdintasuna bultzatze aldera, laguntza edo kreditu berezien funts bat sortuko da, autonomia erkidegoetako organo eskudunetara eskualdatuko dena, beraiek haien eskumenen arabera kudea ditzaten.

4.- Une honetan, diru-laguntzen deia egiten duen Aginduaren Xedapen Gehigarrian aurreikusten den moduan, aurrekontu-disponibilitatea dago, hitzarmenean sorburua duena.

Ondorioz, hauxe,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Gidoien sorkuntzarako laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten duen Kulturako sailburuaren 2009ko apirilaren 30eko Aginduan finkatzen den gehienezko zenbatekoa 25.000 eurotan gehitzea. Gehikuntza hori jatorrizko bertsioa euskaraz duten proiektuetara bideratuko da oso-osorik.

Beraz, aipaturiko Aginduaren 3.1 artikuluan aurrei­kusitako diru-kopurua ehun eta bost mila (105.000) eurotan finkatzen da.

Bigarrena.- Ebazpen hau EHAAn argitaratzea.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Kulturako sailburuari, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta hilabeteko epean.

Bigarrena.- Ebazpen honek hartzen denetik aurrera izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 14a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

ANTONIO RIVERA BLANCO.


Azterketa dokumentala