Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

213. zk., 2009ko azaroaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
5935

EBAZPENA, 2009ko irailaren 29koa, Enplegu eta Prestakuntzako zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzaren ekainaren 29ko 267/1999 Dekretuaren babesean emandako diru-laguntzari aplikatu beharreko arautegia ez betetzeagatik izapidetutako itzulketa-espedienteetan emandako ebazpenak jakinarazteko dena.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidea arautzen dituen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta aipatu ebazpenak postako zerbitzuaren bidez jakinaraztea ezinezkoa gertatu denez, espedientean agertzen den helbidea oker dagoelako, eskatzaileak helbidea aldatu duelako jakinarazpenak egiteari dagokionez aldaketa horren berri eman gabe, edo beste arrazoiren bat dela medio, ondokoa

EBATZI DUT:

Aipatzen diren espedienteetan hartutako ebaz­penak jakinaraztea, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz, eta interesatuei aditzera ematea berorren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dutela Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuordearen aurrean, hilabeteko epean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasi eta hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidea arautzen dituen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta horrekin bat datozenetan ezarritakoaren arabera.

Diru-laguntza emateko ebazpenean ezarritako baldintzak betetzen direla frogatzeko jarritako epeetan ezinbesteko diren agiriak aurkeztu ez direnez, eta ekainaren 29ko 267/1999 Dekretuaren 21. artikuluan ezarritakoa urratzen denez.

Enplegu eta Prestakuntza zuzendariak ondokoa

Ebatzi du:

Lehenengoa.- Zerrendan aipatzen diren enpresei adierazten den kopurua itzularaztea. Diru-kopuru hori kontuan sartu zitzaion, onartutako diru laguntzaren lehenengo ordainketa gisa.

Bigarrena.- Egiteke zeuden ordainketak, adiera­zitako zenbatekoa dutenak, bertan behera uztea.

Adierazitako zenbatekoen itzulketa bi hilabeteko epean egin beharko da gehienez, ebazpen hau jakinarazten denetik kontatzen hasita, Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiaren ondorengo kontu hauetan:

Bilbao-Bizkaia Kutxa, k/z

2095.0631.55.2131000143

Gipuzkoako Kutxa, k/z

2101.0760.69.0002788214

Arabako Vital Kutxa, k/z

2097.0150.92.0015172561

Euskadiko Kutxa k/z

3035.0012.77.0120900367

Kasu bakoitzean ingresua egiterakoan dagokion espediente-zenbakiari erreferentzia egin behar da.

Jakinarazten da ezen itzulketako ingresua goian aipatutako epeetan egingo ez balitz, premiamendu-bidez betearazteari ekingo zaiola.

Espediente zk.

Expediente n.º Itzulketa zk.

Reintegro n.º Enpresa

Empresa Itzularazteko (euro)

Importe a reintegrar (euros) Anulatzeko (euro)

Importe a anular (euros)

G-0350-0675-00AE 131/2009 Tubos de Precisión, S.A. 2.253,79 2.253,80

G-0020-0047-01AE 214/2009 Tubos de Precisión, S.A. 3.005,06 3.005,06

G-0057-0087-01AE 215/2009 Tubos de Precisión, S.A. 2.253,79 2.253,80

G-0058-0088-01AE 216/2009 Tubos de Precisión, S.A. 2.253,79 2.253,80

B-0130-0228-01AE 218/2009 Mecánicas del Alto Urola Siglo XXI, S.L. 2.253,79 2.253,80

B-0210-0475-01AE 223/2009 Mecánica y Asimilados Sánchez Arana, S.L. 2.253,79 2.253,80

G-0322-0656-02AE 265/2009 Excavaciones Teide, S.A. 2.253,80 2.253,79

B-0097-0220-03AE 185/2009 Transseve, S.L. 2.253,80 2.253,79

Vitoria-Gasteiz, 2009ko irailaren 29a.

Enplegu eta Prestakuntzako zuzendaria,

MARIANO CORTÉS SÁEZ.


Azterketa dokumentala