Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

213. zk., 2009ko azaroaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
5929

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko aginduarena: «Agindua, 2009ko uztailaren 27koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena. Horren bitartez, presio-ekipoen Erregelamenduari (PEE/REP) buruzko arauak eman dira».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarme­nak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Modu horretako hutsak atzeman dira presio-ekipoen Erregelamenduari (PEE/REP) buruzko arauak ematen diren, 2009ko uztailaren 27ko, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuaren Aginduan (2009ko irailaren 11ko EHAA, 175. zenbakia). Hona hemen zuzenketak:

Aginduaren azken xedapenetako, lehenengoaren, bigarren zenbakian 2009/4985 (8/35) orrialdean, honakoa dioenean:

Enpresa mota Pertsonaleko gutxieneko beharrak Gaitutako teknikari tituludunaren beharra Ezbeharragatiko aseguru polizaren gutxieneko zenbatekoa (euro)

1. kategoriako presio-ekipoen instalatzailea (instalazio-proiekturik behar ez duten ekipoak soilik). Soldatzaile homologatua, lotura soldatuak erabiltzen baditu (*). Bai 300.000

2. kategoriako presio-ekipoen instalatzailea (edozein ekipo mota) Soldatzailea, titulazio homologatuarekin (*). Ez 600.000

Honakoa esan behar du:

Enpresa mota Pertsonaleko gutxieneko beharrak Gaitutako teknikari tituludunaren beharra Ezbeharragatiko aseguru polizaren gutxieneko zenbatekoa (euro)

1. kategoriako presio-ekipoen instalatzailea (instalazio-proiekturik behar ez duten ekipoak soilik). Soldatzaile homologatua, lotura soldatuak erabiltzen baditu (*). Ez 300.000

2. kategoriako presio-ekipoen instalatzailea (edozein ekipo mota) Soldatzailea, titulazio homologatuarekin (*). Bai 600.000


Azterketa dokumentala