Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2009ko martxoaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Andoaingo Udala
1555

IRAGARKIA, udaltzaingoaren egoitza berria izango den eraikina birgaitzeko proiektua behin betiko onartzeari buruzkoa.

Udaltzaingoaren egoitza berria izango den eraikina, 25. Poligono izenekoan kokatzen dena (Extremadura kalea z.g.), eta Hernaniko Helduen Hezkuntza Iraunkorrerako Zentroaren Andoaingo Zirkuluaren egoitza zena, birgaitzeko proiektua.

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren 124. zenbakian (2008-06-30) Tokiko Gobernu Batzarrak, Alkatetzak eskuordetuta, 2008ko ekainaren 20an hartu zuen erabakiaren iragarkia txertatu zen. Erabaki horren bidez hasierako onespena eman zitzaion Udaltzaingoaren egoitza berria izango den eraikina, 25. Poligono izenekoan kokatzen dena (Extremadura kalea z.g.), eta Hernaniko Helduen Hezkuntza Iraunkorrerako Zentroaren Andoaingo Zirkuluaren egoitza zena, birgaitzeko proiektuari. Izan ere, alde batetik, ez da aurkitu udalerri honetan behar horri erantzun ahal izateko ezaugarriak dituen beste udal higiezinik eta, bestetik, zentro egokiago bat prestatu da Helduen Hezkuntza Iraunkorrerako Andoaingo Zirkuluarentzat. Zentro berri hori abian da 2008-2009 ikasturtearen hasieratik.

Jendaurrean egon den bitartean alegaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko onartutzat geratu da, hasierako onespenaren erabakian adierazten den bezala.

Bide administratiboan behin betikoa den erabaki honen aurka, administrazioarekiko auzi-helegitea aurkeztu ahal izango da bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontaturik, Administrazioarekiko Auzitarako Donostia-San Sebastiángo Epaitegian. Hautaz, partikularrek berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango dute, Andoaingo Udal honen aurrean, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hilabeteko epean.

Andoain, 2009ko otsailaren 2a.

Alkatea,

JOSÉ ANTONIO PÉREZ GABARAIN.


Azterketa dokumentala