Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2009ko martxoaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Herrizaingo Saila
1554

IRAGARKIA, Jendaurreko Ikuskizunak eta Jolas-jarduerak arautzeko azaroaren 10eko 4/1995 Legea haustearren irekitako zehapen-espedienteetan — beherago zehaztutakoetan— Joko eta Ikuskizun zuzendariak emandako ebazpenak jakinarazteko dena.

Espedientea egin zaienei ebazpen horien jakinarazpenak helarazi nahi izan zaizkien arren, hori egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.

Hori guztia argitara ematen da interesdunek norbanako jakinarazpentzat har dezaten, eta ondokoa adierazten zaie:

1.- Interesdunak, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, 15 egun balioduneko epean, ikusgai izango du espedientea honako helbide honetan: Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza, Donostia kalea, 1, Vitoria-Gasteiz. Epe horretan, interesdunak bere buruaren alde komenigarritzat jotzen dituen alegazio, agiri eta informazio guztiak aurkeztu ahal izango ditu, eta, hala dagokionean, prozeduran erabili asmo dituen frogabideak ere proposatu ahal izango ditu.

2.- Zehapen-prozedura hasteko ebazpena dela-eta, epe horretan alegaziorik aurkezten ez bada, hasiera hori bera izango da ebazpen-proposamena eta, beraz, azkenean zehapen-ebazpena ematen bada ere, zehapen ebazpenaren aurretik bete beharreko izapide guztiak bete direla ulertuko da.

Izen-abizenak

Apellidos y nombre Esp. zk.

N.º exp. Lege-hauste data

Fecha infracción Irekitzeko data

Fecha incoación Hautsi araua

Art. infringido

Orive García, José Antonio 2008/86-D 26-11-2008 16-12-2008 33.A)

Laiseca Pérez De Luco, Guillermo 2008/87-D 26-11-2008 16-12-2008 33.A)

Gorostiza Gutiérrez,Iñigo 2008/92-Rt 30-11-2008 29-12-2008 33.H)

Vitoria-Gast eiz, 2009ko martxoaren 18a.

Joko eta Ikuskizun zuzendaria,

AITOR URIARTE UNZALU.


Azterketa dokumentala