Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2009ko martxoaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
1547

LEHIAKETA PUBLIKOA. Iragarkia, «Zientzia, teknologia eta berrikuntzako 2010eko Euskal Planaren jardueren planifikazioa, kontrola, jarraipena eta zabalkundea egiteko laguntza teknikoko» kontratua esleitzeko dena (ICT 21/03/09 espedientea).

1.- Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Industria, Merkataritza eta Turismo Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia.

c) Espedientearen zenbakia: ICT 21/03/09.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Zientzia, teknologia eta berrikuntzako 2010eko Euskal Planaren jardueren planifikazioa, kontrola, jarraipena eta zabalkundea egiteko laguntza teknikoa.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Gauzatzeko lekua: ikusi oinarri teknikoen plegua.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna (hilabeteak): kontratua izenpetzen denean hasi eta 2009ko abenduaren 31ra arte.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: murriztua.

c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: kontratuaren aurrekontua, gehienez, ehun eta berrogeita hamar mila (150.000) eurokoa izango da, BEZa barne.

5.- Behin-behineko fidantza: ez.

6.- Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Industria, Merkataritza eta Turismo Saila (Lakua I - 5. solairua).

b) Helbidea: Donostia kalea 1.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz - 01010.

d) Telefonoa: 945 01 99 21 - 945 01 99 91.

e) Telefaxa: 945 01 82 52.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2009ko martxoaren 27a.

7.- Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: ez.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala:

b.1) Azken hiru urteotan egindako lanik nabarmenenak edo emandako zerbitzurik aipagarrienak, zerbitzu edo lan horien zenbatekoak, datak eta hartzaile publiko zein pribatuak ere aipatuta.

b.2) Gaitasun teknikoa bermatzeko, talde esleipendunak gaitasunak eta ezagutzak demostratu eta bermatu beharko ditu Teknologia Zuzendaritzaren funtzioak sendotzeko garrantzi nabarmena duten arloetan, betiere honako hauek bermatzen dituzten lanak aurkeztuaz:

- Zientzia, teknologia eta berrikuntza sistemak ezagutzea, politika teknologikoaren arloan erakunde publikoentzako laguntza teknikoa ere sartuta.

- Egitasmo zientifiko-teknologikoak prestatzen eta politikak gizarteratzen laguntza ematea erakunde publikoei.

- Sektorekako azterlan estrategikoa.

- Ekipamendu eta azpiegitura teknologikoak garatu, ezarri eta kokatzeko aholkularitza.

- Azpiegitura teknologikoen azterlan ekonomikoa eta soziala.

- Analisi eta soluzioa kuantitatiboak eta ekometrikoak, eta modelizazio ekonomikoa.

- Politika publikoak jendearenganazteko eta hedatzeko estrategiak garatzea.

Eta guzti hori, gutxienez ondoko betekizunak konplituaz:

- Hirurogei mila eurotan edo hortik gora, azken bi urteetan, gutxienez bi kontratu lortu izana herri-administrazioekin.

- Azken bost urteetan, Estatu mailan, zientzia, teknologia eta berrikuntza plan baten prestakuntzan parte hartu izana, gutxienez.

- Azken bost urteetan, industria bati edo sektore bati lotutako azterlan ekonomikoen gaineko bi estudio egin izana, gutxienez.

- Azken bost urteetan, antolatze-estrategiak edota politika publikoak laguntzeko, gutxienez, egitura instituzional bat taxutu, garatu eta abian jartzen parte hartu izana.

Eskatutako taldea:

- Diziplinarteko taldea izan beharko da, ezustekoei berehala erantzuteko disponibilitate zabala eta gaitasun azkarra dituena.

Lan-taldean, gutxienez, honako hauek arituko dira:

- Telekomunikazioetan ingeniari bat, graduondoko formazioa duena.

- Soziologian lizentziatu bat, graduondoko formazioa duena.

- Ekonomi eta Enpresa zientzietako lizentziatu ba, graduondoko formazioa duena.

- Ikerketa-profila izatea bermatzearren, gutxienez taldeko kideetariko batek doktora gradua izan beharko du, hain justu ere, esleitutako lanak garatzeko abiatutako ekimenei dagokienez, informazioa eta ondorio sistematikoak zorrotz aztertzeko gaitasunak izan beharko ditu kide horrek.

b.3) Finantza-entitate batek emandako deklarazioa, non adierazten den enpresa lizitzaileak kaudimena duela kontratu honen helburua betetzeko, edo, hala badagokio, arrisku profesionalei aurre egiteko kalte-ordainaren asegurua badagoela dioen egiaztagiria.

8.- Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2009ko martxoaren 30a, 10:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: pleguetan eskatutakoak.

c) Aurkezteko lekua: Kontratazio Mahaia.

1.- Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Industria, Merkataritza eta Turismo Saila (Lakua I - 5. solairua).

2.- Helbidea: Donostia kalea 1.

3.- Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz - 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketa): hiru hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik.

e) Aldaerak: ez.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua: gehienez eta gutxienez ere bost enpresari egingo zaie gonbitea.

9.- Esleitzeko irizpideak.

- Exijitutako lanak burutzeko lan-metodologia (% 49).

- Kontratuaren prezioan sartutako hobekuntzak (% 35).

- Prezioa (% 16).

10.- Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Lakua I erakineko 5. solairuko batzar-aretoa, Industria, Merkataritza eta Turismo Saila.

b) Helbidea: Donostia kalea 1.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz - 01010.

d) Eguna: eskaintzak aurkezteko idatziz egindako gonbitean adieraziko da.

e) Ordua: eskaintzak aurkezteko idatziz egindako gonbitean adieraziko da.

11.- Bestelako argibideak: pleguetan ageri direnak.

12.- Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

13.- Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna.

14.- Deialdiari buruzko informazioa aurkitzeko edo pleguak jasotzeko atari informatikoa edo web orria:

- www.euskadi.net.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 23a.

Berrikuntza eta Energia sailburuordea,

JOSE IGNACIO ZUDAIRE ARANA.


Azterketa dokumentala