Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2009ko martxoaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
1546

LEHIAKETA PUBLIKOA. Iragarkia, agente zientifiko-teknologikoen definizio estrategikoa, emaitzak lortzekoa, ematen laguntzea helburu duen kontratua esleitzekoa (ICT 21/02/09 espedientea).

1.- Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Industria, Merkataritza eta Turismo Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia.

c) Espedientearen zenbakia: ICT 21/02/09.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: agente teknologiko eta zientifikoen definizio estrategikoa, emaitzak lortzekoa, ematen laguntzea.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Gauzatzeko lekua: ikusi oinarri teknikoen plegua.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna (hilabeteak): kontratua izenpetzen denean hasi eta 2009ko abenduaren 31ra arte.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: murriztua.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: kontratuaren aurrekontua, gehienez, ehun eta laurogeita hamabost mila eurokoa (195.000) izango da, BEZa barne.

5.- Behin-behineko fidantza: ez.

6.- Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Industria, Merkataritza eta Turismo Saila (Lakua I - 5. solairua).

b) Helbidea: Donostia kalea 1.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz - 01010.

d) Telefonoa: 945 01 99 21 eta 945 01 99 91.

e) Telefaxa: 945 01 82 52.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2009ko martxoaren 27a.

7.- Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: ez.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala:

b.1) Azken hiru urteotan egindako lanik nabarmenenak edo emandako zerbitzurik aipagarrienak, zerbitzu edo lan horien zenbatekoak, datak eta hartzaile publiko zein pribatuak ere aipatuta.

b.2) Pleguko helburua den kontraturako lehiatzen diren enpresa bakoitzak aurkeztutako talde teknikoari exijitutako gutxieneko kualifikazio-gradu bat ezartzen da:

b.2.1) Independentzia.

Eskatutako lanaren beharrezko independentzia eta objektibotasuna bermatzearren, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko enpresak ezin daitezke izan enpresa lizitatzaile.

b.2.2) Esperientzia.

Enpresa lizitatzaileen taldearen kaudimen teknikoa bermatzearren, ondokoez ezagutzak egiaztatzen dituen gutxieneko esperientzia exijituko da:

- Agente zientifiko eta teknologiko nazional eta nazioartekoen funtzionamendua.

- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteen kategoriak: ezaugarriak, jarduerak eta funtzionamendu espezifikoa.

- I+G+B arloko jardueretara dedikatutako entitateentzako Planifikazio Estrategikorako Modeloak.

- I+G+B arloko jardueretara dedikatutako entitateentzako aginte taldeak definitu eta ezarri.

- Agente zientifiko-teknologikoak eratzea.

Eta guzti hori ondo betekizun gutxienekoekin:

- Azken bost urteen barruan, Estatu mailan, zientzia, teknologia eta berrikuntza planen baten, gutxienez, prestakuntzan parte hartu izana.

- Azken bost urteen barruan, agente zientifiko-teknologikoen funtzionamendu eta jardueren gutxienez azterlan zehatz bat egin izana.

- Azken bost urteen barruan, Agente zientifiko-teknologikoen gaineko segimendu estrategikoari buruzko proiektu bat (gutxienez) egin izana demostratzea.

b.2.3) Eskatutako ekipoa.

Enpresa lizitatzaileek proiektuko lanetarako esleitutako talde teknikoa espezialistek osatuko dute, betiere aipatu arloetan esperientzia dutenak, eta gutxienez honakoak eskatuko dira:

Industri Antolakuntzako ingeniari bat, graduondoko formazioa duena.

- Ekonomi eta Enpresa zientzietako lizentziatu bat.

- Zuzenbidean lizentziatu bat, graduondoko formazioa duena.

- Eta ikerketa-profila bermatzearren, taldeko kideetako batek doktore gradua izan beharko du.

b.3) Finantza-entitate batek emandako deklarazioa, non adierazten den enpresa lizitzaileak kaudimena duela kontratu honen helburua egiteko, edo, hala badagokio, arrisku profesionalei aurre egiteko kalte-ordain asegurua badagoela dioen justifikagiria.

8.- Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2009ko martxoaren 30a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: pleguetan eskatutakoak.

c) Aurkezteko lekua: Kontratazio Mahaia.

1) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Industria, Merkataritza eta Turismo Saila (Lakua I - 5. solairua).

2) Helbidea: Donostia kalea 1.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz - 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketa): hiru hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik.

e) Aldaerak: ez.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua: gehienez eta gutxienez ere bost enpresari egingo zaie gonbitea.

9.- Esleitzeko irizpideak.

- Exijitutako lanak burutzeko lan-metodologia (% 49).

- Kontratuaren prezioan sartutako hobekuntzak (% 35).

- Prezioa (% 16).

10.- Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Lakua I erakineko 5. solairuko batzar-aretoa, Industria, Merkataritza eta Turismo Saila.

b) Helbidea: Donostia kalea 1.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz - 01010.

d) Eguna: eskaintzak aurkezteko egindako gonbitean adieraziko da; idatziz egin beharko da.

e) Ordua: eskaintzak aurkezteko egindako gonbitean adieraziko da; idatziz egin beharko da.

11.- Bestelako argibideak: pleguetan ageri direnak.

12.- Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

13.- Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

14.- Deialdiari buruzko informazioa aurkitzeko edo pleguak jasotzeko atari informatikoa edo web orria:

- www.euskadi.net

Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 23a.

Berrikuntza eta Energia sailburuordea,

JOSE IGNACIO ZUDAIRE ARANA.


Azterketa dokumentala