Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2009ko martxoaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
1542

EDIKTUA, desahuzioari buruzko 893/08 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Bilboko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian L2 893/08 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da, Juan Cruz Eguia Libaronak eta Jose Agustin Lejarcegui Achicallendek eskatuta, Ziortza Sarria Mateoren aurka, ez-ordaintzegatiko desahuzioari buruz. Prozedura horren gainean epaia eman da; hona hemen idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:

181/08 EPAIA

Bilbao, 2008ko urriaren 10a.

Ramón Comas Somalok, Bilboko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile den aldetik, ikusi ditu errentamendu-kontratua suntsitzeari eta errentak erreklamatzeari buruz bideratutako desahuziorako hitzezko judizioaren 893/08 autoak, alderdien hauen artekoak: batetik, demandatzaile gisa, Agustín Lejarcegui Achicallende eta Juan Cruz Eguia Libarona, prokuradoreak ordezkatuta eta letratuak lagunduta; bestetik, auzi-ihesean den Ziortza Sarria Mateo, demandatu gisa.

EPAITZA:

Baietsi egiten dut Agustín Lejarcegui Achicallendek eta Juan Cruz Eguia Libaronak Ziortza Sarria Mateoren aurka aurkeztutako demanda. Beraz, bi aldeek izenpetutako errentamendu-kontratua amaituta dagoela deklaratzen dut; kontratu hori lokal honen gainean izenpetu zen: Zamudioko Torrelarragoiti-Inbisa industrialdeko P2-F partzela, 6. pabilioia, beheko solairua.

Kondenatu egiten dut demandatua deklarazioa onartu eta betetzera, bai eta finkatik irtetera eta jare eta auzi-jartzailearen eskura uztera ere jakinarazpen hau jasotzen denetik hogei eguneko epean, eta ohartarazi egiten diot, halaber, etxebizitza borondatez uzten ez badu, kaleratua izango dela. Tituluarenak ez diren objektu eta gauzak atera beharko dira eta epai honen jakinarazpenak arauzko errekerimenduaren balioa izango du.

Kausan aurkeztutako uzi ekonomikoa ere baiesten dut; ondorioz, auzi-jartzaileari 10.453,92 euro —gehi dagozkion interesak— ordaintzera kondenatzen dut demandatua.

Prozeduran sortutako kostuak demandatuari ezartzen dizkiot.

Jakinaraz bedi epai hau, aditzera emanez apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela epaitegi honetan. Errekurtsoa aurkezteko epea bost egunekoa izango da, epaia jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera. Errekurtsoaz Probintzia Auzitegia arduratuko da.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Ziortza Sarria Mateo demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta bederatziko otsailaren seian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala