Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2009ko martxoaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1538

AGINDUA, 2009ko otsailaren 23koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Fundación Peñascal» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Lanbide Heziketako beste prestakuntza-ziklo batzuk irakasteko baimena emateko dena.

Boluetako (Bilbao) instalazio berrietan Lanbide Heziketako beste prestakuntza-ziklo batzuk irakasteko baimena eskatuz Bilboko (Bizkaia) «Fundación Peñascal» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da.

Espedientea Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, indarrean dagoen araudiak eskatutako agiriak erantsi zaizkio eta gai horretan eskumena duten erakundeek beren txostena egin diote.

Unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimena ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE), unibertsitatez kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzeko den ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretua (26ko BOE), hezkuntza sistemako Lanbide Heziketaren ordenazio orokorra ezartzen duen abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretua (2007ko urtarrilaren 3ko BOE), hezkuntza-sistemaren barruan lanbide heziketaren antolaketako alderdi jakin batzuk garatzen dituen apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretua, eta gai horretan erabilgarriak diren gainerako xedapenak ikusi ondoren, hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.- 2008-2009 ikasturtetik aurrera Lanbide Heziketako beste prestakuntza-ziklo batzuk irakasteko baimena ematen zaio honen jarraian zehazten den ikastetxe pribatuari:

Kode-zenbakia: 48015839.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Udalerria: Bilbao.

Herria: Bilbao.

Izen espezifikoa: «Fundación Peñascal».

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Titularra: Fundación Peñascal.

Helbidea: Belategi plaza 1 eta 7. Bilbao-Galdakao errepidea, 10.

Baimena:

- Sukaldaritza eta gastronomiako erdi mailako prestakuntza-zikloa.

- Jatetxe-zerbitzuetako erdi-mailako prestakuntza-zikloa.

- Okintza, pastelgintza eta gozogintzako erdi-mailako prestakuntza-zikloa.

- Hiltegi eta harategi-urdaitegiko erdi-mailako prestakuntza-zikloa.

- Arotz-lan eta altzarien fabrikazio industrialeko erdi-mailako prestakuntza-zikloa.

- Arotz-lanak eta altzariak neurrira egin eta instalatze-espezialitateko erdi mailako prestakuntza-zikloa.

- Hozteko, girotzeko eta beroa sortzeko instalazioak muntatu eta mantentzeko erdi mailako prestakuntza-zikloa.

- Jantzigintza eta modako erdi mailako prestakuntza-zikloa.

- Merkataritzako erdi mailako prestakuntza-zikloa.

Ikastetxearen osaera:

- Lanbide Heziketa:

" Familia: Fabrikazio Mekanikoa:

- Soldadura eta galdaragintzako erdi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1, 20 ikaspostu.

" Familia: Ostalaritza eta Turismoa:

- Sukaldaritza eta Gastronomiako erdi mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1, 20 ikaspostu.

- Jatetxe-zerbitzuetako erdi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1, 20 ikaspostu.

" Familia: Elikagaien industriak.

- Okintza, pastelgintza eta gozogintzako erdi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1, 20 ikaspostu.

- Hiltegi eta harategi-urdaitegiko erdi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1, 20 ikaspostu.

" Familia: Zura eta altzariak

- Arotz-lan eta altzarien fabrikazio industrialeko erdi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1, 20 ikaspostu.

- Arotz-lanak eta altzariak neurrira egin eta instalatze-espezialitateko erdi mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1, 20 ikaspostu.

" Familia: Mantenimendua eta produkzio-zerbitzuak

- Hozteko, girotzeko eta beroa sortzeko instalazioak muntatu eta mantentzeko erdi mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1, 20 ikaspostu.

" Familia: Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza:

- Jantzigintza eta modako erdi mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1, 20 ikaspostu.

Familia: Merkataritza eta Marketinga:

- Merkataritzako erdi mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1, 20 ikaspostu.

- Helduentzako Oinarrizko Prestakuntzako Irakaskuntzak: I., II. eta III. faseak, edukiera: 7 talde.

2. artikulua.- Ikastetxeak indarrean dauden legeak bete beharko ditu, ikaspostuen kopuruari, eskola-unitate bakoitzeko gehienezko irakasle/ikasle erlazioari eta agindu honen bidez baimendutako unitateetako irakasleen titulazio eta espezializazioari dagokienez. Heziketa-jarduerak hasi baino lehen irakasleen zerrenda aurkeztu beharko da Hezkuntza Ikuskaritzan. Zehaztapen horiek betetzen ez badira emandako baimena indargabetuko da.

3. artikulua.- Ikastetxeak Eraikuntzako Oinarrizko Araua bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dakar, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

Bigarrena.- Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 23a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.


Azterketa dokumentala