Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2009ko martxoaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
1537

EBAZPENA, 2008ko abenduaren 12koa, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Zerbitzuen zuzendariarena, Barakaldoko udalerriko Dolores Ibarruri pasealekuko Jabe-Erkidegoak EB2-0423/08-BB espedientean aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ebazten duena.

Aurrekariak.

1.- José Manuel Domínguez Etxebarria jaunak, Barakaldoko udalerriko Dolores Ibarruri pasealekuko 20an dagoen higiezineko jabe-erkidegoaren izenean, 2008ko martxoaren 10ean finantza-laguntzarako aurkeztutako eskabidearekin batera hasi ziren jarduketa hauek. Eskabidearekin batera obrei buruzko eta diru-laguntzen eskatzaileei buruzko agiriak aurkeztu zituen.

2.- Dagokion espedientea izapidetu ostean, Bizkaiko Lurralde ordezkariak 2008ko ekainaren 13an ezezkoa eman zien espediente honen gai diren birgaitze-jarduerak babespeko birgaitze-jardueren artean aitortzeari, hain zuzen ere jarduketaren kostea 2006ko abenduaren 29ko Aginduaren 6.1 artikuluan ezarritako kopurutik beherakoa zelako.

3.- Hala ere, Barakaldoko udalerriko Dolores Ibarruri pasealekuko 20ko jabe-erkidegoak 2008ko ekainaren 27an gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen ebazpen horren aurka, berarekin bat ez baitzetorren. Errekurtsoan adierazten du egin beharreko lanek gehikuntza bat izan dutela bere garaian aurkeztutako aurrekontuaren gainean eta orain 1.000 eurotik gorakoa dela etxebizitzako. Errekurritutako ebazpena berraztertzeko eskatzen du. Aurrekontuaren kopia aurkezten du.

Aurrekari horietan oinarrituz, hona hemen

OINARRIAK

1.- Sail honetako Zerbitzu zuzendaria da aztertzen ari diren gora jotzeko errekurtso metatuak ebazteko eskumena duena, horrela xedatzen baita Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 373/2005 Dekretuan.

2.- Errekurtsogileak interesduna dela egiaztatu du, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 31. artikuluan ohartemandako ondorioetarako, eta arau horretako 115. artikuluan ezarritako epean eta moduan aurkeztu du errekurtsoa.

3.- Espediente hau izapidetzerakoan honakoak bete dira: abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuan jasotako prozedura-arauak, etxebizitzak bereoneratzeko finantza-neurriei buruzko 2006ko abenduaren 29ko Aginduan ezarritako prozedura-arauak eta horiekin bat datozen eta osagarri direnak.

4.- Etxebizitzak birgaitzeko finantza-neurriei buruzko 2006ko abenduaren 29ko Aginduak, honela dio bere 6.1 artikuluan: «dagokion administrazio-ebazpenean berariaz adierazi beharko da babes daitekeen birgaitzeko jardunaren aurrekontua. Babes daitekeen aurrekontutzat hartuko da etxebizitza, merkataritzako lokal edo elementu komun bakoitzari dagokion jardunaren kostu erreala. Kostu horrek barnean hartuko ditu obrak egikaritzeko kontratuan adierazitako prezioa, laguntza teknikoko kontratuan adierazitako prezioa eta birgaitzeko jardun hori dela-eta ordaindu beharreko eskubide, tasa eta gainerako prezio publikoak, eta hala badagokio Eraikinen Azterketa Teknikoen borondatezkoak zein nahitaezkoak) txostena idazteagatiko ordainsariak. Ez du barnean hartuko dagokion Balio Erantsiaren gaineko Zerga».

Artikulu horrek, halaber, honela dio bigarren idatz-zatian: babes daitekeen aurrekontutzat hartzeko, jardunaren kostuak 1.000 euroko muga gainditu beharko du etxebizitza bakoitzeko.

Oraingo honetan, espedientea aztertu ostean, egiaztatu egin da agindu horren 6.1 artikuluan eskatutakoa baino handiagoa dela aurkeztu den aurrekontu-gehikuntza eta, ondorioz, bidezkoa da aurkeztutako errekurtsoa baiestea.

Azaldutako oinarriak, aipatutako legezko xedapenak eta horiekin bat datozen eta osagarri diren gainontzeko xedapen aplikagarriak ikusita, hauxe

EBATZI DUT:

Baietsi egiten da Barakaldoko udalerriko Dolores Ibarruri pasealekuko 20ko jabe-erkidegoak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, hain zuzen ere Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Bizkaiko Lurralde ordezkariak EB2-0423/08-BB espedientean hartutako ebazpenaren aurkakoa. Beraz, Lurralde Ordezkaritzak ebazpen berri bat eman beharko du eta erabaki honetako azken oinarrian ezarritakoa eta aurkeztutako aurrekontu-gehikuntza kontuan hartuz, babestutzat aitortu beharko ditu jarduerak, eskabideei arauz dagozkiekeen aurrekontu babesgarriekin eta diru-laguntzekin.

Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du; hala ere, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan. Horretarako epea ebazpen hau jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta bi hilekoa izango da.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 12a.

Zerbitzu zuzendaria,

MIKEL ARANA ECHEZARRETA.


Azterketa dokumentala