Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2009ko martxoaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
1536

AGINDUA, 2009ko martxoaren 5ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, garapen-lankidetza sustatzeko fondoaren kontura 2009. urteko ekitaldian euskal lankideei emango zaizkien laguntzetarako deialdia egiten duena.

Garapenean lankide izateko eta laguntzeko fondoaren konturako euskal lankideei laguntza ematekoa da maiatzaren 31ko 124/2005 Dekretua (EHAA, 104. zenbakia, ekainaren 3koa). Dekretu hori, urtarrilaren 10eko 2/2006 Dekretuak (EHAA, 11. zenbakia, urtarrilaren 17koa) eta abenduaren 26ko 264/2006 Dekretuek (EHAA, 6. zenbakia, 2007ko urtarrilaren 9koa) aldatu zuten eta 9. artikuluan dioenez, urtean behin egingo da diru-laguntzetarako deialdia, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren aginduz. Deialdian adierazi beharko dira zuzkiduraren zenbateko orokorra eta laguntzen gehienezko kopurua, bai eta eskabideak aurkezteko lekua, epea eta eskabide-txostenen eredua.

Hori dela-eta,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Euskal lankideentzako laguntzak deitzea 2009. ekitaldi honetarako. Garapenean lankide izateko eta laguntzeko fondoaren kontura borondatezko euskal lankideei eman behar zaizkien laguntzak horiek maiatzaren 31ko 124/2005 Dekretuak (urtarrilaren 10eko 2/2006 Dekretuak eta abenduaren 26ko 264/2006 Dekretuek aldatua) arautzen ditu. Ekitaldi honetarako zenbatekoa 400.000 eurokoa izango da guztira.

Diru-kopuru hori aldatu ahal izango da, eskatutako laguntzen kopuru osoa kontuan izanda, baldin eta Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak beste programa batzuk burututakoan aurrekontuko diru-kopururik ahitu gabe geratzen bada, eta betiere diru-laguntzei buruz ebazpena eman aurretik. Hala gertatzen bada, EHAAn emango da horren berri, Garapen Lankidetzarako zuzendariaren Ebazpen bat argitaratuz.

Bigarrena.- Diru-laguntzaren zenbatekoa urteko 18.000,00 euro bitartekoa izango da, gutxienez urtebetez, eta gehienez bi urtez. GLSFak ematen duen kopurua ezin izango da eskaeraren guztizko aurrekontuaren % 75 baino gehiago izan, eta gainontzeko % 25 Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorretik, Foru Administraziotik eta Toki Administraziotik kanpoko ekarpena izango da, hau da, ezin da Eusko Jaurlaritzarena, foru-aldundiena edo udalena izan.

Hirugarrena.- Agindu hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasi eta hilabeteko epean aurkeztu beharko dira eskabideak, eranskinean aurkeztutako eredu normalizatuaren arabera, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako edozein modutan aurkeztu ahal izango dira, honako honi zuzenduz:

Garapen Lankidetzarako zuzendaria

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila

Garapen Lankidetzarako Zuzendaritza

Donostia kalea, 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Laugarrena.- Agindu honek administrazio-bidea agortzen du. Aginduaren aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa ezarri ahal izango diote Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ezarri ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan, Agindua aipaturiko aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, bi hilabeteko epean.

Bosgarrena.- Agindu hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 5a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.

ERANSKINA

Eredua - Eskabidea

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala