Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2009ko martxoaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
1534

EBAZPENA, 2009ko urtarrilaren 20koa, Energia eta Meategien zuzendariarena, Ortuellako udalerrian ondoko airetiko linea elektrikoa aldatzeko proiektua onartu eta instalazioa baimentzen duena: 132 kV-ko airetiko linea elektrikoa, zirkuitu bikoitzekoa, Ortuella-Abanto 1 eta 2, 4. eta 7. euskarrien artekoa.

Erref.: L-6987-ASS/SM.

ESP: 48-AT-H-2008/29.

AURREKARIAK

Ikusi da Bizkaiko Lurralde Bulegoak irekitako espedientea (erref.: L-6987), Iberdrola Distribucion Electrica, SAUk (Gardoqui 8, Bilbao) eskatutakoa. Helburua: Ortuellako udalerrian ondoko airetiko linea elektrikoa aldatzeko proiektua onartzea eta administrazio-baimena lortzea: 132 kV-ko airetiko linea elektrikoa, zirkuitu bikoitzekoa, Ortuella-Abanto 1 eta 2, 4. eta 7. euskarrien artekoa. Horretarako eskabidearekin batera, proiektu teknikoa aurkeztu zen, Izaskun Rica Ugarte industria-ingeniariak sinatutakoa, eta Bizkaiko Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialak 2008-04-02an ikus-onetsitakoa (zk.: 1672).

Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako (2002-12-23ko EHAA), Iberdrola Distribución Eléctrica, SAUk egindako eskabidea jendaurrean jartzeko iragarkia argitaratu zen, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (2008-05-26) eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (2008-06-04).

Ofizioa bidali zaie Ortuellako Udalari, Bizkaiko Foru Aldundiari eta beste erakunde batzuei, aurkeztutako proiektuaren alde ala kontra dauden adieraz dezaten.

Bizkaiko Lurralde Bulegoak, jendaurreko agerraldirako ezarritako aldian, ez du jaso proiektu horri dagokion alegaziorik, baina zenbait erakundek hainbat baldintza aurkeztu dituztenez, eskatzaileari bidali zaizkio, eta horrek onartu egin ditu.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Espedientean arauzko izapideak bete dira, hau da, Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legean, argindarra garraiatu, banatu, merkaturatu eta zuzkitzeko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan, Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan eta gai horretan aplikagarriak diren gainerako legeetan ezarritakoak.

Energia eta Meategien zuzendariak, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 11ko 284/2005 Dekretuan (2005-10-27ko EHAA) aitortzen zaizkion ahalmenen indarrez, hau

EBATZI DU:

Iberdrola Distribución Eléctrica SAUri Ortuellako udalerrian airetiko linea elektriko bat instalatzeko baimena ematea eta linea burutzeko proiektua onartzea. Hona hemen linearen ezaugarri nagusiak:

Aldaketa honetan datza:

132 kV-ko linea elektrikoa, Ortuella-Abanto 1 eta 2, desmuntatzea, egungo 4. eta 7. euskarrien artean. Tarte hori beste trazadura batez ordezkatuko da. Ezaugarriak:

Sareko tentsiorik handiena: 145 kV.

2 zirkuitu, faseko eroale 1, eroale bat lurrerako eta beste bat zuntz optikorako.

Tartearen luzera: 952 m.

Gaitasuna: 131 MVA.

(HAWK) LA-280 faseko eroaleak, 281,1 mm2-ko sekziokoak.

LA-180 faseko eroaleak, 281,6 mm2-ko sekziokoak.

OPGW 15-80 zuntz optikozko eroaleak, 80 mm2-ko sekziokoak.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan eta abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz, eta ondoko baldintza orokorrekin ematen da ebazpen hau:

1.- Onartutako proiektuarekin bat etorriz gauzatu beharko dira obrak, eta, halakorik bada, eskatzen eta onartzen diren aldaketekin.

2.- Martxan jartzeko epea urtebetekoa izango da, ebazpen honen datatik aurrera.

3.- Instalazioen titularrak obrak amaitu direla jakinarazi beharko dio Bizkaiko Lurralde Bulegoari, betiere, behin betiko errekonozimenduaren ondorioetarako eta martxan jartzeko akta emateko.

4.- Obrak egiteko beharrezkoak diren udal- eta probintzia-eskumeneko eta bestelako baimenak edo lizentziak errespetatuz ematen da ebazpen hau; eskatzaileak nahitaez eskuratu beharko ditu baimen horiek guztiak. Halaber, inoren eskubideei kalterik egin gabe eta jabetza-eskubideari eutsiz ematen da.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Beraz, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Berrikuntza eta Energia Sailburuordetzan, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legearen arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urtarrilaren 20a.

Energia eta Meategien zuzendaria,

TXABER LEZAMIZ CONDE.


Azterketa dokumentala