Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2009ko martxoaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Gipuzkoako Foru Aldundia
1530

IRAGARKIA, Gizarte Zerbitzuetako Laguntza eta Sarrerako zerbitzu buruaren lanpostua izendapen libreko sistemaren bidez betetzeko deialdi irekiari buruzkoa.

2009ko otsailaren 24ko 36. zenbakian, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean izendapen libreko sistemaren bidez Gizarte Zerbitzuetako Laguntza eta Sarrerako zerbitzu buruaren lanpostua betetzeko deialdia argitaratu da.

Eskaerak Lehendakaritzako eta Foru Administrazioko diputatuari zuzenduta aurkez ditzakete interesatuek, Lehendakaritzako eta Foru Administrazioko departamentuko Erregistroan edota azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 38.4 artikuluan ezarritako edozein bide erabiliz, hamabost laneguneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia-San Sebastián, 2009ko otsailaren 24a.

Lehendakaritzako eta Foru Administrazioko

Departamentuko idazkari teknikoa,

JORGE BALERDI GIL DE GÓMEZ.


Azterketa dokumentala