Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2009ko martxoaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1528

EBAZPENA, 2009ko martxoaren 12koa, Langileria Kudeatzeko zuzendariarena. Honen bidez, programazio didaktikoa eta/edo unitate didaktikoa epe barruan ez aurkeztearren Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoan sartzeko hautatze-prozeduratik kanpo geratzen diren izangaien behin-behineko zerrenda onartzen da (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2008ko azaroaren 28ko Aginduaren 6.2.2.2. oinarrian aurreikusitakoaren arabera).

Lehenengoa.- 2008ko abenduaren 1eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman zen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2008ko azaroaren 28ko Agindua; honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozedurarako deia egin zen.

Bigarrena.- Aipatutako 2008ko azaroaren 28ko Aginduan, 7.1. oinarrian xedatutakoaren arabera, hurrengoa adierazten da: 2009ko otsailaren 16aren eta 27aren artean, izangaiek programazio didaktikoa entregatu beharko dute. Data horretan bertan entregatu beharko dute unitate didaktikoa B.2) ariketaren ordez txostena hautatu dutenek, baita 6.2.2.2.4. oinarriak adierazten duen idazkia ere.

Hirugarrena.- 7.1. oinarrian aurreikusitakoaren arabera, programazio didaktikoa epe barruan entregatzen ez duten izangaiek ezin dute prozesu horretan jarraitu eta ondorioz hautatze-prozesutik kanpo garatzen dira. Era berean, 6.2.2.2.4. eta 7.1. oinarrietan aurreikusitakoaren arabera, hautatze-prozesutik kanpo geratzen dira unitate didaktikoa epe barruan aurkeztu ez duten izangaiek, baldin eta unitate didaktiko hori aurkeztu behar badute.

Laugarrena.- Egiaztatu egin da izangaiek ez dituztela epe barruan aurkeztu deialdiaren 6.2.2. oinarrian aurreikusitako programazio didaktikoa eta/edo deialdiaren 6.2.2.2. oinarrian aurreikusitako unitate didaktikoa, aurkeztu beharreko kasuetan.

Horregatik guztiarengatik,

EBATZI DUT:

1. artikulua.- Programazio didaktikoa eta/edo unitate didaktikoa (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2008ko azaroaren 28ko Aginduaren 6.2.2.2. oinarrian aurreikusitakoa) aurkeztu behar izan dute hainbat izangaik. Aurkeztu beharrekoak epe barruan ez aurkeztearren, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozeduratik kanpo geratzen diren izangaien behin-behineko zerrenda onartzen da.

2. artikulua.- Zerrenda hori argitaratu egingo da Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzetan eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Interneten dituen helbideetan: http://www.irakasle.net eta http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net.

3. artikulua.- Behin-behineko zerrenda horren kontra erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute izangaiek. Horretarako hamar egun balioduneko epea izango dute, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 12a.

Langileria Kudeatzeko zuzendaria,

ITZIAR GARAIZAR AGIRRE.


Azterketa dokumentala