Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2009ko martxoaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1527

AGINDUA, 2009ko martxoaren 18koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Ikuskarien Kidegoan sartzeko hautatze-prozesuan jardungo duen epaimahaiaren osaera argitaratzen da (hautatze-prozesu hori Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2009ko urtarrilaren 20ko Aginduaren bidez deitu zen).

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2009ko urtarrilaren 20ko Aginduaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Ikuskarien Kidegoan sartzeko hautatze-prozesurako deia egin zen. Agindu horren 5. oinarriak zehazten duenarekin bat etorriz, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Agindu honen eranskinean argitaratzea Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2009ko urtarrilaren 20ko aginduaren bitartez deitutako hautatze-prozeduran jardun behar duten epaimahaiaren osaera.

Bigarrena.- Epaimahaietako kideren bat ordeztu behar izanez gero, horren ordez eranskinean azaltzen den hurrenkera bereko ordezkoa izendatuko da, eta hori ezinezkoa bada, hurrengo ordezkoa.

Hirugarrena.- Agindu honen eranskinean azaltzen den epaimahaikideek ez dute prozeduran parte hartuko, baldin eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 28. artikuluan aurreikusten diren egoeraren batean badaude. Prozeduran parte ez hartzeko, egoeraren berri eman beharko dute idatziz 10 eguneko epean. Era berean, prozedura horretako izangaiek ere batzordeetako kideak errefusatu ahal dituzte, lege horren 29. artikuluan aurreikusten diren kasuetan.

Laugarrena.- Agindu honen aurka berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Salan bi hilabeteko epean, aipatutako egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 18a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

ERANSKINA / ANEXO

Epaimahai Titularra/Tribunal Titular: Ordezko Epaimahaia/Tribunal Suplente:

Epaimahaiburua/Presidente/a: Epaimahaiburua/Presidente/a:

- Etxebarria Etxebarria, Xabier - Murguialday Chasco, José María

Epaimahaikideak/Vocales: Epaimahaikideak/Vocales:

1.- Indart Sarratea, Blanca Esther 1.- Otano Zarategui, Félix

2.- Tazón Domínguez, Imanol 2.- Molinero Cueva, J. Ignacio

3.- Negredo Urruzola, Ignacio 3.- Gumuzio Añibarro, Edurne

4.- Idigoras Rubio, M.ª Aranzazu 4.- Careaga Cabañas, M.ª Inmaculada


Azterketa dokumentala