Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2009ko martxoaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
1526

AGINDUA, 2009ko martxoaren 3koa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, Eva María García Solana Kabineteko Zuzendaritzako idazkari kargutik kentzea xedatzen duena..

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau

XEDATU DUT:

Lehenengoa.- Eva María García Solana, Bizkian, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Kabineteko Zuzendaritzako idazkari kargutik kentzea, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.- Kargu kentze honek 2009ko martxoaren 9tik aurrera izango ditu administrazio-ondorioak.

Hirugarrena.- Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta bere aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, jakinarazpena egiten den egunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 3a.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua,

ANA AGUIRRE ZURUTUZA.


Azterketa dokumentala