Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2008ko maiatzaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
3326

EBAZPENA, 2008ko maiatzaren 7koa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, antzerki-produkziorako laguntzak emateko Balorazio Batzordeen batzarkideak izendatzen dituena eta Batzordearen osaera argitaratzen duena.

Ikusirik Kultura sailburuaren 2008ko martxoaren 5eko Agindua, hots, antzerki-produkziorako laguntzak emateko araudia ezartzen duena.

Kontuan izanda 2008ko martxoaren 5eko Aginduaren 8. artikuluak aipaturiko dirulaguntzak emateko Balorazio Batzordea osatuko dela eta batzorde horren batzarkideak izendatzea Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen Ebazpen bidez emango dela jasotzen duela

Horiek horrela,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Antzerki produkziorako laguntzak emateko osatuko den Balorazio Batzordearen batzarkideak izendatzea eta Batzorde horren osaera argitaratzea. Beraz, Batzordeak honako kide hauek izango ditu:

Lehendakaria: Iñaki Gómez Sarasola jauna (Kultura Sustatzeko zuzendaria).

Batzarkideak:

– Marta Monfort Ayestaran anderea (Arabako Foru Aldundia).

– Francisco Javier López de Landatxe jauna (Gipuzkoako Foru Aldundia).

– Ana María López Asensio anderea (Bizkaiko Foru Aldundia).

– Teresa Andonegi Santamaria anderea (Euskal Aktoreen Batasuna).

– Ordezkoa: Asier Zinkunegi Larrea jauna.

– Pello Mirene Gutiérrez Salceda jauna (Eskena).

– Norberto Chiapuso Cantabrana jauna.

– Maite Arrese Artabe anderea.

Idazkaria: José Luis Ibarzabal Eguibar jauna (Kultura Saileko teknikaria).

Bigarrena.– Honako Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratatu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko maiatzaren 7a.

Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea,

GURUTZ LARRAÑAGA ZUBIZARRETA.


Azterketa dokumentala