Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2008ko maiatzaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
3315

AGINDUA, 2008ko maiatzaren 12koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena. Honen bidez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2008ko martxoaren 31ko Agindua aldatzen da (Agindu horren bitartez argitara eman zen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2007ko azaroaren 19ko Aginduaren bitartez deitutako hautatze-prozeduran jardungo duten epaimahaien osaera, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen eta hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoetan sartzeko hautatze-prozesuetan jardungo duten epaimahaien osaera).

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2007ko azaroaren 19ko Aginduaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen eta hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoetan sartzeko hautatze-prozedurako deia egin zen. Agindu horren 5. oinarriak zehazten duenarekin bat etorriz, 2008ko martxoaren 31ko Aginduaren bitartez argitara eman zen hautatze-prozedura horretan jardun behar zuten epaimahaien osaera.

Akatsak antzeman dira epaimahaietako kide batzuek izendatzean; izan ere, hiru kide epaimahai batean baino gehiagotan azaltzen dira. Beraz, akatsok zuzendu egin behar dira.

Horren ondorioz,

XEDATU DUT:

Lehenengoa.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2008ko martxoaren 31ko Agindua aldatzen da. Agindu horren bitartez argitara eman zen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2007ko azaroaren 19ko Aginduaren bitartez deitutako hautatze-prozeduran jardungo duten epaimahaien osaera, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen eta hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoetan sartzeko hautatze-prozesuetan jardungo duten epaimahaien osaera. Agindu horretan aldaketa hauek egiten dira:

A016 epaimahaia. Kidegoa: Bigarren Hezkuntzako irakasleak. Espezialitatea: Geografia eta Historia espezialitatekoa. Titularra:

Hau dioen lekuan:

"Lejarraga Uribe Yoseba Iñaki"

Hau esan behar du:

"Gonzalez Romero Carmen"

A047 epaimahaia. Kidegoa: Bigarren Hezkuntzako irakasleak. Espezialitatea: Energia-sistemetako antolamendua eta Proiektuak. Ordezkoa:

Hau dioen lekuan:

"Arteaga Cendoya Fernando"

Hau esan behar du:

"Ibáñez de Sendadiano Bizcargüenaga Esteban"

A050 epaimahaia. Kidegoa: Bigarren Hezkuntzako irakasleak. Espezialitatea: Gizarte esku-hartzea. Epaimahaiburu ordezkoa:

Hau dioen lekuan:

"Jiménez Sastre Amaia"

Hau esan behar du:

"Fernandez Saenz Rafael"

Bigarrena.– Ordezko horiek ez dute prozeduran parte hartuko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 28. artikuluan aurreikusten den egoeraren batean badaude. Egutegiko 10 eguneko epea dute prozeduran parte ez hartzea eskatzeko. Era berean, Lege horren 29. artikuluan aurreikusten diren kasuetan, prozedura horretako izangaiek batzordekideak errefusatu ahal izango dituzte.

Hirugarrena.– Agindu honen aurka berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da bi hilabeteko epean, aipatutako egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko maiatzaren 12a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.


Azterketa dokumentala