Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

93. zk., 2004ko maiatzaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Arabako Foru Aldundia
2609

IRAGARKIA, "A-124 Errepidean, 66,100 KM-tik 71,370 KM-raino, Laguardiaren eta El Campillar-en arteko egokitzapena eraikitzeko proiektu banakatuak (0,000 KM-tik 1,560 KM-rako bide-zatia)" hartutako ondasunak okupatu aurreko aktak, behin betiko okupazioko aktak eta balio justuko aktak egiteari buruzkoa.

"A-124 Errepidean, 66,100 KM-tik 71,370 KM-raino, Laguardiaren eta El Campillar-en arteko egokitzapena eraikitzeko proiektu banakatuak (0,000 KM-tik 1,560 KM-rako bide-zatia)" hartutako ondasun eta eskubideen zerrenda onartzea eta jendaurreko erakustaldian jartzea xedatu zen 2000ko uztailaren 28ko 555/2000 Erabakiaren bidez.

Diputatuen Kontseiluak 2000ko azaroaren 21ean hartutako 906/2000 Erabakiaren bitartez, aipatutako proiektuaren eraginpean dauden ondasun eta eskubide guztien zerrenda behin betiko onartu zuen.

Desjabetzapen-espedienteak dagokion presako aitorpena jaso du Eusko Jaurlaritzaren otsailaren 27ko 40/2001 Dekretuaren bidez.

Horren ondorioz, Arabako Foru Aldundiak, 1986ko apirilaren 18ko 781 Legegintzako Errege Dekretuaren 94. artikuluak ematen dizkion ahalmenez baliatuz, eta indarrean dagoen Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan eta beronen Arautegiaren 56. artikuluan xedatutakoa betez, erabaki du delako proiektuaren eraginpean dauden eskubideen titularrei deitzea okupazioaren aurreko aktak, behin betiko okupazioko aktak eta, hala egokituz gero, balio justuko aktak egiteko ekintzara.

Ekintza hori maiatzaren 18an, 19an, 20an eta 21ean izango da, 10:00etatik aurrera, Laguardiako Udaletxeko lokaletan (Plaza Nagusia, z/g, Araba). Horren berri emango zaie interesatuei, bana-banako zitazio-agiri egokiaren bitartez (Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52.2. artikulua). Orobat argitalpen hau egiten da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4. artikuluan jasotzen diren ondorioetarako.

Ekintza horretara, interesatuak berak azaldu beharko dira, edo beren izenean jarduteko behar bezala baimendutako pertsona bat, haien ordezkari moduan, beren titulartasunaren egiaztagiriak ekarriz (eskritura publikoak zein pribatuak, Jabetza Erregistroko ziurtagiriak, eta abar); gainera, egokia baderitzote, beren peritu, abokatu edo notario batek lagunduta agertu ahal izango dira, kostuak beren gain direla.

Halaber adierazten da, Nahitaezko Desjabetzapenaren Arautegiaren 56.2. artikuluan xedatutakoaren arabera, interesatuek, baita argitaratutako zerrendan agertzen ez diren eskubide errealak edo interes ekonomikoak dituzten pertsonek ere, egokitzat dauzkaten alegazioak egin ahal izango dituztela, idatziz, Arabako Foru Aldundian (Probintzia Plaza, 5 - 1.a, 01001 Vitoria-Gasteiz), Aurreko Aktak egiteko ezarritako egunera arte, eragindako ondasun eta eskubideak zerrendatzean egin diren akatsak zuzentzeko bakarrik.

Orobat, argitalpen hau berau joko da jakinarazpentzat, baldin eta jabea nor den jakina ez bada, jakinarazpena bidaltzeko helbiderik egon ez bada, edo, jakinarazpena bidaltzen saiatu bai, baina jakinarazpena zegokionari helaraztea ezinezkoa izan bada, (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea, azaroaren 26koa, 59.4 artikulua).

Vitoria-Gasteiz, 2004ko apirilaren 21a.

Herrilan eta Garraio zuzendaria,

GUADALUPE MARTÍN ARMENTIA.

LAGUARDIA-EL CAMPILLAR 0,000 KM-TIK 1,560 KM-RAINO BANAKATUTAKO PROIEKTUA

LAGUARDIA-EL CAMPILLAR. PROYECTO DESGLOSADO P.K. 0,000 AL P.K. 1,560

FINKA	 TITULARRAREN IZENA ETA HELBIDEA	KATASTROKO	UDALERRIA	ERABILERA	ERAGINDAKO 	EGUNA	ORDU

ZK.		DATUAK			AZALERA M2

N.º	NOMBRE Y DOMICILIO DEL PROPIETARIO	DATOS	 AYUNT.	APROVECHAMIENTO	SUPERFICIE 	DIA	HORA

ORDEN		CATASTRALES			AFECTADA M2

			Poligonoa	Lursaila			Behin-	 Behin-

							Betikoa	Behinekoa

			Poligono	Parcela			Definitiva	 Temporal

	1	VIÑEGRA OLANO, JUAN	14	48	LAGUARDIA	 MAHASTIA/VIÑA	76		08/06/2004	10:00

	2	MARTINEZ DE TREVIÑO MEIRO, CARMEN GEMA	7	 688	LAGUARDIA	MAHASTIA/VIÑA	245		08/06/2004	 10:45

	3	MARTINEZ DE TREVIÑO MEIRO, FERNANDO JULIAN	14	 49	LAGUARDIA	MAHASTIA/VIÑA	398		08/06/2004	 11:45

	4	AYTO. DE LAGUARDIA	7	687	LAGUARDIA	 LANDUGABEA/ERIAL	282		07/06/2004	12:00

	6	LÓPEZ PÉREZ, GREGORIO	14	57	LAGUARDIA	 MAHASTIA/VIÑA	1437		08/06/2004	12:30

	7	AYTO. DE LAGUARDIA	7	1572	LAGUARDIA	URBANIZATZEKO GAI/	428		07/06/2004	12:00

						APTO PARA URBANIZAR

	8	AYTO. DE LAGUARDIA	7	1574	LAGUARDIA	URBANIZATZEKO GAI/	23		07/06/2004	12:00

						APTO PARA URBANIZAR

	9	CONSTRUCCIONES MAJUELO GARAY, S.L. 	7	1575	 LAGUARDIA	URBANIZATZEKO GAI/	22		07/06/2004	10:00

						APTO PARA URBANIZAR

	10	CONSTRUCCIONES MAJUELO GARAY, S.L. 	7	1576	 LAGUARDIA	URBANIZATZEKO GAI/	24		07/06/2004	10:00

						APTO PARA URBANIZAR

	11	RANDEZ BERNEDO, FÉLIX	14	58	 LAGUARDIA	LABOREA/CEREAL	201		08/06/2004	13:15

	12	CONSTRUCCIONES MAJUELO GARAY, S.L. 	7	1579	LAGUARDIA	 URBANIZATZEKO GAI/	24		07/06/2004	10:00

						APTO PARA URBANIZAR

	13	JOSÉ IGNACIO ZABARTE SÁEZ 	7	1580	LAGUARDIA	 URBANIZATZEKO GAI/	15		09/06/2004	10:00

		JONE MIREN CRESPO FERNÁNDEZ				APTO PARA URBANIZAR

	14	ZUGAZABIRIA RODRIGUEZ, J.MARIA Y JUAN ANTONIO	14	59	LAGUARDIA	LABOREA/CEREAL	579		 09/06/2004	10:45

	15	VASCO GALLEGA DE CONSTRUCCIONES, S.A.	7	1581	LAGUARDIA	 URBANIZATZEKO GAI	10		10/06/2004	10:00

						APTO PARA URBANIZAR

	16	VASCO GALLEGA DE CONSTRUCCIONES, S.A.	7	1582	 LAGUARDIA	URBANIZATZEKO GAI	5		10/06/2004	10:00

						APTO PARA URBANIZAR

	17	EXPLOTACIONES VITIVINICOLAS S.L.	15	1	 LAGUARDIA	LABOREA/CEREAL	2464		09/06/2004	11:45

	18	MARTINEZ BERNEDO, TEODORO, M. JESUS, ANGEL, 	 15	3	LAGUARDIA	LABOREA/CEREAL	793		09/06/2005	 12:30

		


Azterketa dokumentala