
93. zk., 2004ko maiatzaren 19a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Osasun Saila
2604
ESLEIPENA, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuarena, Transfusio eta Giza-ehunen Euskal Zentrorako gai hemoterapikoak, ehun biologikoak eta helburu terapeutikoa duten antzeko beste produktu batzuk garraiatzeko zerbitzua kontratatzeko espedienteari dagokiona. 1.– Entitate esleitzailea. a) Erakundea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua, b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Transfusio eta Giza-ehunen Euskal Zentroa. c) Espedientearen zenbakia: 290/20/1/0140/O491/ 012004. 2.– Kontratuaren ezaugarriak. a) Kontratu-mota: zerbitzu-kontratua. b) Helburua: Transfusio eta Giza-ehunen Euskal Zentrorako gai hemoterapikoak, ehun biologikoak eta helburu terapeutikoa duten antzeko beste produktu batzuk garraiatzea. c) Loteak: ez. d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: 2004ko otsailaren 9ko EHAA, 26 zenbakia. 3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era: a) Izapideak: ohikoak. b) Prozedura: irekia. c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa. 4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Gehienez: 95.218, 00 euro. 5.– Esleipena: a) Eguna: 2004ko martxoaren 23a. b) Kontratistak: Aero Ferr Norte, SA. c) Nazionalitatea: espainiarra. d) Esleipenaren zenbatekoa: 71.762,53 euro. Galdakao, 2004ko apirilaren 2a. Kontratazio Mahaiko lehendakaria, ROBERTO IBARRETXE ALTUBE.