
93. zk., 2004ko maiatzaren 19a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
2600
IRAGARKIA, Gernikako Gernika B.H.I. botatzeko obra-kontratuaren lizitazioari buruzkoa. 1.– Entitate esleitzailea. a) Erakundea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Azterlan eta Lege Araubide Zuzendaritza. c) Espediente zenbakia: CO/63/04. 2.– Kontratuaren ezaugarriak. a) Helburua: Gernikako Gernika B.H.I. botatzea b) Loteak: ez. c) Gauzatzeko lekua: Gernika-Lumo. d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 7 aste, zuinketa-akta sinatzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatuta; kontratua aurretik sinatuko da. 3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era. a) Izapideak: presazkoa. b) Prozedura: irekia. c) Esleipen era: enkante. 4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: Guztirako zenbatekoa: 117.743,48 euro. 5.– Fidantzak: Behin-behinekoa: ez da behar. 6.– Agiriak eta argibideak. a) Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzako Baliabideen Lurralde Burutza-Eraikuntza-. b) Helbidea: Gran Vía 85. c) Herria eta posta kodea: 48011 Bilbo. d) Telefonoa: (94)4031118. e) Faxa: (94)4031075. f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2004ko ekainaren 1a. 7.– Kontratistaren betebeharrak. a) Sailkapena: Ez da behar. b) Bestelako betebeharrak: berariazko klausula administratiboen pleguaren karatulako 18. puntuan adierazitakoak. 8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea. a) Aurkezteko azken eguna: 2004ko ekainaren 1a goizeko 10ak. b) Aurkeztu beharreko agiriak: "A", eta "B" kartazalak klausula administratiboen pleguan adierazitako agiriekin. c) Aurkezteko lekua: 1.– Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Erregistro Orokorra. 2.– Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea, 1.–Vitoria-Gasteiz- Lakua II, 3. solairua. 3.– Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz-01010. d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: 20 egun, eskaintzak irekitzen diren egunaren biharamunetik aurrera kontatu beharrekoak. e) Aldaerak: Ez dira onartuko. 9.– Eskaintzak irekitzea: a) Entitatea: Lakua 2, hirugarren solairua -Bilera Aretoa. b) Helbidea: Donostia-San Sebastián, kalea 1. c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz-01010. d) Eguna: 2004ko ekainak 7. e) Ordua: 12:00. 10.– Bestelako argibideak: Ez. 11.– Iragarpen gastuak: Iragarki ofizialaren gastuak adjudikatariaren kontura izango dira. 12.– Iragarpena Europarren Egunkari Ofizialera bidali den eguna: ez da beharrezko. 13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.ej-gv.net edo www.hezkuntza.ej-gv.net Vitoria-Gasteiz, 2004ko maiatzaren 12a. Baliabide Material, Informatika eta Antolamendu zuzendaria, MIKEL CABELLO PÉREZ.