Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

93. zk., 2004ko maiatzaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
2597

LEHIAKETA. Iragarkia, "Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailarentzako Famili Bitartekaritzarako Zerbitzua egitea" helburutzat duen administrazio-kontratu berezia prozedura irekiaz eta lehiaketa bidez esleitzeko dena (KBN C06/5/2004 esp.).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: C06/5/2004.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailarentzako Famili Bitartekaritzarako Zerbitzua egitea.

b) Loteak eta kopuruak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Xedea burutzeko epea edo lana emateko azken eguna (hilabeteak)): kontratua izenpetzen denean hasi eta 2004ko abenduaren 31ra arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: mugatua.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Kontratuaren goreneko aurrekontua: 142.000 euro.

5.– Behin-behineko fidantza: ez.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

b) Helbidea: Donostia kalea, 1 (beheko solairua, Lakua II eraikina).

c) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Telefonoa: 945 01 89 31

e) Telefaxa: 945 01 90 18

f) Dokumentazioa eta informazioa jasotzeko azken eguna: 2004ko maiatzaren 28ra arte.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

Finantza-erakundeen txostena aurkeztuaz egiaztatu beharko dute kaudimen finantzarioa lizitatzaileek, eta kaudimen teknikoa, berriz, ondokoa aurkeztuaz: azken hiru urteetan, familia bitartekaritzaren arloan egindako lanen zerrenda, zeinetan prezioak, datak eta onuradunak publikoak edo pribatuak izan diren jasotzen baita.

Halaber, diziplina anitzeko talde bat beharko dute lizitatzaileak, gutxienez ondokoak dituena: zuzenbidean lizentziatu bat, 2 psikologo, gizarte-langile bat eta administrari laguntzaile bat.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:

a) Eskabidea aurkezteko azken eguna: 2004ko maiatzaren 31, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: berariazko klausula administratiboen pleguko 7. klausulan zehaztutakoak.

c) Eskabideak aurkezteko lekua:

1.a Erakundea: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.

2.a Helbidea: Donostia kalea 1 (beheko solairua, Lakua II eraikina).

3.a Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketa): hiru hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik.

e) Aldaerak (lehiaketa): ez.

9.– Eskaintzak irekitzea:

a) Erakundea: Kontratazio Batzorde Nagusia.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1 (beheko solairua, Lakua II eraikina).

c) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Eguna: eskaintzak aurkezteko egindako gonbitean adieraziko da; idatziz egin beharko da.

e) Ordua: eskaintzak aurkezteko egindako gonbitean adieraziko da; idatziz egin beharko da.

10.– Bestelako argibideak. ez.

11.– Iragarkien gastuak: kontratuaren esleipendunak ordaindu beharko ditu.

12.– Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioa aurkitzeko edo pleguak jasotzeko atari informatikoa edo web orria: www.ej-gv.net

Vitoria-Gasteiz, 2004ko apirilaren 30a.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala