Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

93. zk., 2004ko maiatzaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
2591

EDIKTUA, 901/01 judizio arruntaren ondoriozkoa.

Donostia-San Sebastiango Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia

Judizioa: L2 901/01, prozedura arrunta.

Demandatzailea: Agrupación Mutual Aseguradora - Previsión Sanitaria Nacional.

Abokatua: Pellejero Aramendia, Jon.

Prokuradorea: Pedro Maria Arraiza Sagües.

Demandatua: Jose Ignacio Ortiz de Zarate Rubio, Intermodal Logistics Iberia S.L., Consorcio de Compensación de Seguros eta Chubb Insurance Company Of Europe.

Gaia: judizio arrunta.

Aipatu judizioaren gainean epaia eman da, zeinaren epaitza honako hau baita:

Ezetsi egin dut Agrupación Mutual Aseguradora-ren prozesu-ordezkaritzak aurkeztu duen demanda. Beraz, absolbitu egiten ditu José Ignacio Ortiz de Zarate Rubio, Intermodal Logistics Iberia S.L, Chubb Insurance Company Of Europe S.A, eta Consorcio de Compensación de Seguros, beren aurkako uzietatik. Demandatzaileari ezartzen zaizkio prozedura honetan sortutako kostuak.

Ebazpen honen berri eman alderdiei, eta jakinarazi ez dela irmoa eta horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela: epaitegi honetan aurkeztu beharko dute, bost eguneko epean, ebazpena jakinarazi, eta hurrengo egunetik hasita. Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak ebatziko du errekurtsoa.

Demandatuak, Intermodal Logistics Iberia S.L. sozietateak, egun helbidea non duen ez dakigunez, erabaki da aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake Gipuzkoako Probintzia Auzitegian.

Epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez egin beharko da errekurtsoa, ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik harako bost egun balioduneko epearen barruan. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta aurkatzen diren erabakiak (PZL, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesatuaren esku dago auzitegi honetako idazkaritzan.

Donostia-San Sebastianen, bi mila eta lauko apirilaren bostean.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala