Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

93. zk., 2004ko maiatzaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
2590

EDIKTUA, porrot bati buruzko 184/04 prozeduraren ondoriozkoa.

Cristina Gomez Martin prokuradoreak Evearte S.L. sozietatearen izenean eskatuta, Evearte S.L. sozietatearen borondatezko porrotaren gaineko judizioan, 2004ko apirilaren 1ean, Bilboko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegiak emandako autoaren bitartez, Evearte S.L. sozietatea porrot egoeran dagoela deklaratu da, zeina bere ordasunak erabiltzeko eta administratzeko gaitasungabetua gerazten baita; halaber, epekako bere zorrak epemugatuak direla deklaratu da. Beraz, porrot egin duenak ezingo du ez ordainketarik egin ez eta ondasunik eman ere; hemendik aurrera administrari-gordailuzain Maria Teresa Gómez Saiz andrearen aurrean egin beharko da hori eta gero sindiko jaunen aurrean. Beren betebeharrez libraturik ez daudela ohartarazten zaie. Halaber, porrot egin duenaren ondasunak dauzkaten guztiei jakinarazten zaie komisarioari, Fernando Gomez Martin jaunari, adierazi beharko diotela eta ondasunen egiaztagiria eman beharko diotela, eta, bestela, ondasun–ezkutatzailetzat eta porrot egin duenaren konplizetzat joko direla.

Bilbon (Bizkaia), bi mila eta lauko apirilaren bostean.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala