Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

93. zk., 2004ko maiatzaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
2582

EBAZPENA, 2004ko martxoaren 10ekoa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, "Osasunerako heziketa, Venezuelako umeei zuzendua" proiektuari uko egiteko onarpena ematen duena. Edex Kolektiboa erakundeak aurkeztu zuen proiektua, Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko Fondoaren konturako 2000ko deialdiaren barruan.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala finkatzen dituen otsailaren 12ko 40/2002 Dekretuak Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari dagozkion egitekoak finkatzen ditu eta bertan adierazten denez, Zuzendaritzak, besteak beste, ekonomia, kultura, zientzia eta teknikaren alorretan garapen lankidetzarako programak eta egitasmoak sustatu, koordinatu eta burutu behar ditu.

Garapen eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kontura 2000an emango ziren laguntzak arautu eta horietarako deialdia egiten duen maiatzaren 30eko 92/2000 Dekretuak honela dio 31. artikuluko 1. idatz-zatian: proiektua gauzatzerakoan funtsezko eragina izan dezakeen edozein gorabehera gertatzen bada, horren berri emango dio berehala erakunde eskatzaileak Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari, bereziki aldaketa horrek proiektua gauzatzean atzerapenak edo proiektuaren guztirako gastuetan aldaketak dakartzanean. Artikulu horren 2. idatz-zatiak, halaber, honako hau dio: erakunde eskatzaileak ekintza gauzatzerakoan sartu nahi diren aldaketen berri emango dio, aurretik, Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari, eta aldaketa horiek aurrekontuan izango duten eragina zehaztuko du. Proposatutako aldaketak onartzea Lehendakaritzako Idazkaritzari dagokio. Batzorde Kudeatzaileari guzti horren berri emango zaio, idatziz.

Lehendakaritzako idazkariak, 2000ko abenduaren 29an hartutako Ebazpenaren bidez (2001eko otsailaren 7ko EHAA), 109.825,61 euroko diru-laguntza esleitu zizkion Edex Kolektiboa erakundeari, Venezuelako umeekin osasunaren gaineko heziketa proiektua gauzatzeko.

Aipatutako erakundeak, dagoeneko emandako diru-laguntzaren zati bati (1.211,18 euro) uko egiteko eskabidea egin zion Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari, idazki batez.

Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak diru-laguntzaren onuradun den erakundeak eskatutako aldaketen aldeko irizpena eman du eta, horren ondorioz, honakoa

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– "Osasunerako heziketa, Venezuelako umeei zuzendua" proiektuan Edex Kolektiboa erakundeak uko egiteko aurkeztutako eskabidea onartzea. Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko Fondoaren konturako 2000ko deialdiaren barruan aurkeztu zen proiektua. Onuradunak, horrela, uko egiten dio 1.211,18 euroko diru-kopuruari eta, ondorioz, hirugarren ordainketa hasieran 29.378,83 eurokoa zenez, orain 28.167,65 eurokoa izango da.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke. Ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko martxoaren 10a.

Gizarte Gaietako sailburuordea,

ANGEL ELÍAS ORTEGA.


Azterketa dokumentala