Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

93. zk., 2004ko maiatzaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Herrizaingo Saila
2581

EBAZPENA, 2004ko apirilaren 22koa, Lege Araubideko zuzendariarena, 231/2004/XXI, administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion 112/04 prozedura laburtua, Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 1. Epaitegira bidaltzea xedatzen duena, eta balizko interesdunei aipaturiko epaitegi horretan agertzeko dei egiten diena.

Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 1. Epaitegiak, 112/04 prozedura laburtua, administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion espedientea bidaltzeko eskatu du. Ertzaintzako funtzionario batek jarri du auzi-errekurtso hori isiltasun administratiboaren kontra. Izan ere, ipinitako gora jotzeko errekurtsoari – 2003ko urriaren 22koa- ez zaio erantzunik eman. Errekurtsoaren bitartez zerbitzu-eginkizuna eskatzen zen.

Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49. artikuluan jasotakoarekin bat etorriz, eta Herrizaingo Sailaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 19ko 358/1999 Dekretuaren 7. artikuluan Lege Araubideko Zuzendaritza honi izendatzen zaizkion eskuduntzen arabera,

EBATZI DUT:

1.– Eskaturiko administrazio-espedientea Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 1. Epaitegira bidaltzea.

2.– Aipaturiko espedientean interesen bat izan dezaketenei dei egitea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta bederatziko eguneko epean, Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 1. Epaitegian ager daitezen euren bidezko interesen alde egiteko.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko apirilaren 22a.

Herrizaingo Saileko Lege Araubideko zuzendaria,

Mª LUISA ARENAZA GARAI.


Azterketa dokumentala