Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

93. zk., 2004ko maiatzaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
2579

AGINDUA, 2004ko maiatzaren 7koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, beste Administrazio Publiko batzuen titulartasunekoak izatetik Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoen sarean sartzera pasa diren Erdi Mailako Musika Kontserbatorioetan irakasten duten lan-kontratuko langile finkoak Euskal Autonomia Erkidegoko Musika eta Antzertiko Irakasleen Kidegoan sartzeko hautatze-proba espezifiko eta mugatuak deitzen dituena.

Otsailaren 19ko 2/1993 Legearen, Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitateaz kanpoko Irakasleen Kidegoei buruzkoaren, bidez Musika eta Antzertiko Irakasleen Kidegoa sortu zen, Musika, Dantza eta Arte Dramatikoko oinarrizko eta erdi mailako irakaskuntzak emango dituena.

Bestalde, apirilaren 3ko 9/1998 Legearen bidez eskuduntzak eman zitzaizkion Autonomia Erkidego honetako Administrazio Orokorrari, Donostiako Erdi Mailako Musika Kontserbatorioa eta Vitoria-Gasteizko "Jesús Guridi" Administrazio Orokorraren menpeko ikastetxeen sare publikoan sartzeko. Bilboko "Juan Crisóstomo de Arriaga" Erdi Mailako Musika Kontserbatorioa lehenago transferitu zen. Halaber, ikastegi horiek sare publikoan sartzeak beraietan zerbitzuak ematen zituen pertsonala ere sare publikoan sartzea zekarren.

Aipatutako Legeak ikastegi horietako irakasleak Euskal Autonomia Erkidegoko Musika eta Antzertiko Irakasleen Kidegoan sartzea eskatzen zuen. Gauzak horrela, eta Musika Kontserbatorio horietan zerbitzuak ematen zituzten lan-kontratuko mugagabeko langileei begira bigarren eta hirugarren xedapen gehigarrietan zehaztutakoaren arabera, beste kidego batean sartze hori indarreko legeriaren arabera eta Hezkuntza-Administrazioak horretarako deituko dituen hautatze-proba espezifikoen bidez egingo da, betiere behar diren titulazio-baldintzak betetzen baldin badituzte. Eta jarraian hau esaten zuen: deialdian emandako zerbitzuak eta lehiatzailearen egokitasun eta gaitasuna zehazteko baliagarri diren beste merezimendu batzuk baloratuko dira, beharrezkotzat jotzen diren ezagutzak egiaztatzeko asmoa duten proba horien kalterik gabe…Aukeratze-prozesu horren bidez lehiatzaileak funtzionarioaren izaera lortzeak betetzen duen lanpostu hutsa ere aldatzea eragingo du, funtzionarioentzako lanpostuen taldean sartuko da eta.

Halaber, abenduaren 23ko 10/2002 Legeak, Hezkuntzaren Kalitateari buruzkoak, zazpigarren xedapen iragankorrean zehazten duenez, sare publikoan integratutako ikastetxeetan irakasten duten lan-kontratuko langile finkoak "lege horretan araututako irakasleen kidegoetan sartu ahal izango dira, langile horientzat zehaztutako txanda berezi baten bidez. Autonomia Erkidegoetako Gobernuek egin beharko dute deialdia, Parlamentu autonomikoek ezartzen duten eran eta betiere Estatuko Oinarrizko Araudiak dioena errespetatuz". Horretaz gain, prozesu hori hiru urteko epe batean egin beharko dela gehitzen du, aipatutako Legea indarrean sartu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Lehenago ere esan den legez, Eusko Legebiltzarrak apirilaren 3ko 9/1998 Legearen bidez zehaztu zuen ari garen pertsonala funtzionario bihurtzeko era. Halaber, Irakaskuntzako Funtzio Publikora sartzearen arloan funtsezko araudia den otsailaren 27ko 334/2004 Errege Dekretuak, hezkuntza-sistemako eskola-irakaskuntzak ematen dituzten Irakasleen Kidegoetan eta Hezkuntza Ikuskarien Kidegoan sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko Araudia onartzen duenak, xedatutakoaren arabera, lehiaketa-oposizioaren bidez izango da Irakasleen Funtzio Publikoan sartzeko erabiliko den sistema eta III. tituluan finkatuko ditu aukeratze-prozesuan egin beharreko proben edukia eta ezaugarriak.

Horregatik guztiarengatik, azaldutakoaren arabera

XEDATU DUT:

Lehena.– Hautaprobak deitzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Musika eta Antzertiko Irakasleen Kidegoan sar daitezen Erdi Mailako Musika Kontserbatorioetan irakasten duten lan-kontratuko langile finkoak, kontserbatorio horiek beste Administrazio Publiko batzuen titulartasunekoak izatetik Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoen sarekoak izatera pasa direnean.

Bigarrena.– Jarraian aipatzen diren oinarriek hautatze-prozesu hau arautuko dute.

AZKEN XEDAPENA

Interesatuek birjartze-helegitea jarri ahal izango diote Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuari Agindu honen aurka, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi-helegitea Euskal Autonomia Erkidegoko Justizi Auzitegi Nagusiko Salan, bi hilabeteko epean, lehenago aipatutako datatik ere kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko maiatzaren 7a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

ANJELES IZTUETA AZKUE.

OINARRIAK

1.– Deitutako lanpostuak eta sartzeko prozedura.

1.1.– Deialdi honetan eskaintzen diren lanpostuak Euskal Autonomia Erkidegoko Erdi Mailako Musika Kontserbatorioetarako lanpostu-zerrendan daude, lan-kontratuko langileentzat gordetzen dira eta gaur egun Musika Kontserbatorio horietan irakasten duten lan-kontratuko langile finkoek betetzen dituzte. Gauzak horrela, lehiatzaile bakoitzak jadanik lan-kontratuko langile gisa duen lanpostua besterik ez du aukeratuko (espezialitatea-hizkuntz eskakizuna-derrigortasun-data) eta, horregatik, hautatze-prozesua gainditzeak, alde batetik, gainditzen duena karrerako funtzionario bihurtzea ekarriko du eta, bestetik, ordura arte lan-kontratuko langile gisa betetzen zuen lanpostua funtzionarioentzat izatera pasako da, hots, funtzionarioentzako lanpostua izango da ondorengo lanpostu-zerrendan.

1.2.– Ondorengo lege eta dekretuak aplikatu ahal izango zaizkio prozedura honi: abenduaren 23ko 10/2002 Lege Organikoa, Hezkuntzaren Kalitateari buruzkoa; otsailaren 19ko 2/1993 Legea, EAEk unibertsitateaz kanpoko Irakasleen Kidegoei buruzkoa; abenduaren 23ko 17/1993 Legea, Europako Batasuneko partaide diren gainontzeko estatuetako hiritarrak funtzio publikoko zenbait sektoretan sartzeari buruzkoa; abenduaren 30eko 66/1997 Legea, Zerga-, Administrazio- eta Gizarte Mailako Neurriei buruzkoa; apirilaren 3ko 9/1998 Legea, Eusko Legebiltzarrarena, "Donostia (Donostia-San Sebastián) eta "Jesús Guridi" (Vitoria-Gasteiz) Erdi Mailako Musika Kontserbatorioak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren menpeko ikastetxeen sare publikoan sartzeari buruzkoa; otsailaren 27ko 334/2004 Errege Dekretua, hezkuntza-sistemako eskola-irakaskuntzak ematen dituzten Irakasleen Kidegoetan eta Hezkuntza Ikuskarien Kidegoan sartzeko eta kidego horietan espezialitate berriak eskuratzeko Araudia onartzen duena; uztailaren 23ko 182/2002 Dekretua, Araubide Bereziko Irakaskuntzetako eta Helduentzako Hezkuntzako lanpostuen hizkuntz eskakizunak eta derrigortasun-datak zehazteko irizpideak ezartzen dituena; oro har, aplikatu ahal diren gainontzeko xedapenak eta deialdi honetan ebatzitakoa.

2.– Lehiatzaileen baldintzak.

2.1.– Lehiatzaileek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte, aukeratze-prozesuan parte hartu ahal izateko:

a) Zerbitzu aktiboan jardutea eta lan-kontratuko langile finko gisa irakasten aritzea Bilboko "Juan Crisóstomo de Arriaga", Donostiako "Donostia" edo Vitoria-Gasteizko "Jesús Guridi" Erdi Mailako Musika Kontserbatorioetan.

b) Espainola edo Europako Batasuneko Estatu bateko partaide izatea edo, bestela, Europako Batasunak hitzartutako eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea indarrean dagoen estaturen bateko hiritarra izatea.

Halaber, espainolen, Europako Batasuneko partaide diren gainontzeko Estatuetako hiritarren eta, Europako Batasunak hitzartutako eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea indarrean dagoen estaturen bateko hiritarren ezkontideek ere hartu ahal izango dute aukeratze-prozesu honetan parte, betiere legez bananduta ez baldin badaude, baita haien eta ezkontidearen seme-alabek, 21 urtetik beherakoak baldin badira eta, adin hori gainditu arren, gurasoen bizkar bizi baldin badira.

c) Hemezortzi urte izatea eta erretiroa hartzeko, oro har, zehaztutako adinera oraindik ez iristea.

d) Gaixotasunik ez izatea, ezta aukeratzen diren kidego eta espezialitatearen funtzioetan aritzearekin bateraezina den muga fisiko edo psikikorik ere.

e) Zigor-espedientearen bidez edozein Administrazio Publikoren zerbitzutik kendu ez izana, ezta funtzio publikoetan aritzeko ezgaituta egotea ere.

Halaber, nazionalitate espainola ez duten lehiatzaileek beren estatuan funtzio publikoan sartzea eragozten dien diziplina- edo espetxe-zigorrik ez dutela egiaztatu beharko dute.

f) Praktiketako karrerako funtzionarioa ez izatea edo Euskal Autonomia Erkidegoko Musika eta Antzertiko Irakasleen Kidegoan funtzionario izendatzeko zain ez egotea.

g) Lehiatzaileek Doktorearen, Lizentziatuaren, Ingeniariaren edo Arkitektoaren titulua, edo irakasteko baliokideren bat, izan beharko dute, otsailaren 27ko 334/2004 Errege Dekretuko VI. Eranskineko titulazioen taulan xedatutakoaren arabera.

Titulazio horiek atzerrian lortu izanez gero, homologatuta egon beharko dute, urtarrilaren 16ko 89/1987 eta urtarrilaren 29ko 104/1998 Errege Dekretuen arabera edo, bestela, aitortuta egon beharko dute, 89/48/CEE Zuzentarauak eta urriaren 25eko 1665/1991 Errege Dekretuak zehaztutakoaren babesean, aplikatu ahal diren heinean.

2.2.– Eskaerak aurkezteko epearen azken egunean izan beharko dira oinarri honetan zerrendatutako baldintza guztiak eta lehiatzailea karrerako funtzionario bihurtzen den unera arte indarrean egon beharko dute.

3.– Eskaerak.

3.1.– Onarpen-eskaeran adierazi beharko dute aukeratze-prozesu honetan parte hartu nahi dutenek, Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzetan emango zaien eredu ofizialaren arabera.

Deialdi hau mugatua denez, lehiatzaile bakoitzak ezin izango du eskaera bat baino gehiago aurkeztu.

3.2.– Elbarritasunen bat duten lehiatzaileek ariketak egiteko behar dituzten egokitzapenak, denboraren eta baliabide materialen aldetik, eskatu beharko dituzte, horretarako dagoen laukian adieraziz.

3.3.– Nazionalitate espainolik ez duten lehiatzaileek beren herrialdeko nortasun-txartelaren edo pasaportearen zenbakia idatzi beharko dute Nortasun Agiri Nazionalaren atalean. Halaber, zein nazionalitatekoak diren adierazi beharko dute eta, atzerriko hizkuntza gisa Espainolaren Goi Mailako Diploma, atzerritarrentzako Espainolaren Gaitasun Ziurtagiria edo Filogia Hispanikoan edo Erromanikoan lizentziatuaren titulua izanez gero, "gaztelaniazko probatik salbuetsita" idatzi beharko dute horretarako dagoen laukian.

3.4.– Tasak.

Maiatzaren 29ko 13/1998 Legeak, Euskal Autonomia Erkidegoko tasa eta prezio publikoei buruzkoak, 31. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera, lehiatzaileek 19,17 euroko zenbatekoa ordaindu beharko dute, azterketa egiteko tasaren kontzeptuan, deialdi honetan parte hartu ahal izateko.

Tasa eskaerak aurkezteko epearen barruan ordaindu beharko da, ondorengo banketxeetako edozein sukurtsaletan: Caja Laboral-Euskadiko Kutxa, BBK (Bilbao Bizkaia Kutxa), Caja Vital Kutxa, Gipuzkoa Donostia Kutxa, BBVA, Santander Central Hispano edo Banco Guipuzcoano.

Azterketa egiteko tasa ordaindu ezean edo epez kanpo ordainduz gero, lehiatzailea prozesutik kanpo geldituko da.

Nahiz eta banketxean ordaindu, eskaera bere denboran eta behar bezala aurkeztu ezean, oinarri honen 3.6. idatz-zatian xedatutakoaren arabera, ezin izango da kontuan hartu.

3.5.– Agiriak:

3.5.1.– Orokorrak:

Lehiatzaileek I. eranskin gisa deialdi honi gehitutako baremoan aipatzen diren merezimenduen justifikagiriak aurkeztu beharko dituzte eskaerekin batera eta bakarrik behar bezala justifikatu diren merezimenduak hartuko dira kontuan, deialdi honetan zehazten den agirien bidez eta eskaerak aurkezteko epearen barruan.

Argudiatutako tituluaren ikasketa-espedientea baloratzeko asmoz, titulua atzerrian lortu duten lehiatzaileek, aurreko lerroaldian adierazitako epean aurkeztu beharko dutenek, hogei egun naturaleko epe gehigarria izango dute, eskaerak aurkezteko epeak bukatu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, titulua lortu zuten herrialdeko Hezkuntza-Administrazioak emandako ziurtagiri bat aurkezteko. Ziurtagiri horretan karrera guztian lortutako kalifikazioen batez besteko nota adierazi beharko da, baita herrialde horretako sistema akademikoaren arabera lor daitekeen gehienezko kalifikazioa ere, Espainiako sistemarekin duen baliokidetasuna zehazteko.

3.5.2.– Dokumentazio espezifikoa:

a) Nazionalitate espainola duten lehiatzaileentzat: nortasun agiri nazionalaren bi fotokopia.

b) Beste nazionalitate bateko lehiatzaileentzat:

1.– Espainian bizi diren lehiatzaile atzerritarrek nortasun agiriaren edo pasaportearen eta indarrean dagoen Erkidegoko biztanle-edo biztanlearen senide izatearen txartelaren fotokopia konpultsatu bina aurkeztu beharko dituzte edo, bestela, Erkidegoko biztanlea edo mugako langilea izatearen aldi baterako txartelarena.

Europako Batasunekoak edo, Europako Batasunak hitzartutako eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko itunak aplikatzearen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatu ahal zaion Estaturen batekoak diren lehiatzaileek, atzerrian bizitzeagatik edo Espainian egonaldian egoteagatik, Espainian bizi ez baldin badira, nortasun agiri nazionalaren edo pasaportearen bi fotokopia konpultsatu aurkeztu beharko dituzte.

Aurrekoen senideek pasaportearen, bisaren eta, horrela balegokio, txartela eskatu izanaren edo bisatua eta txartela izatetik salbuetsita egoteko eskatu izanaren ordezkagiriaren fotokopia konpultsatu bina aurkeztu beharko dituzte. Agiri horiek eskatu ez baldin badituzte, senidetasun-lotura egiaztatzeko agintari eskudunek emandako agiriak aurkeztu beharko dituzte. Halaber, espainolak, Europako Batasuneko hiritarrak edo aurreko lerroaldian aipatutako estatu horietakoren bateko hiritarrak zinpeko aitorpen bat aurkeztu beharko du, haren ezkontidearengandik legez bananduta ez dagoela eta,horrela izanez gero, lehiatzailea haren bizkar bizi dela edo hark lehiatzailearen ardura duela agertuko dituena.

2.– Aukeratze-proba hauetan parte hartzeko argudiatutako tituluaren fotokopia konpultsatua edo Unibertsitateko Errektoreak emandako ordezko ziurtagiria, haren homologazioa egiaztatuko duen kredentzialarekin edo Musikako Irakasle gisa aritzeko kredentzialarekin, 89/48 CEE Zuzentaraua aplikatuz.

3.– Haren estatuan funtzio publikora sartzea eragozten dion diziplina- edo espetxe-zigorra ezarri ez izanaren zinpeko aitortza edo agintza.

4.– Gaztelaniazko proba egitetik salbuetsita dauden lehiatzaileek ondorengo tituluetako baten fotokopia konpultsatua edo tituluak lortzeko tasak ordaindu izanaren agiria aurkeztu beharko dute: Gaztelaniaren, Atzerriko Hizkuntza gisa, Goi Mailako Diploma, urtarrilaren 10eko 1/1992 Errege Dekretuak aldatu eta osatzen duen uztailaren 20ko 826/1988 Errege Dekretuak zehazten duena, Atzerritarrentzako Gaztelaniaren Gaitasun Agiria, Hizkuntz Eskola Ofizialek ematen dituzte bi titulu hauek, eta Filologia Hispanikoan edo Erromanikoan lizentziatua izatearen titulua.

Parte hartzeko eskaerari agiri horiek gehitzen ez dizkioten parte-hartzaileei ezin izango zaizkie salbuetsi eta, ondorioz, gaztelaniaren jakite maila frogatzeko aldez aurreko proba egin beharko dute, deialdi honen 7.2. oinarrian xedatutakoaren arabera.

3.6.– Aurkezteko tokia: Eskaerak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketarako Zuzendariari bidaliko zaizkionak, edozein Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzatan aurkeztu ahal izango dira, baita Herri-Administrazioko Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio-Jardunbideari buruzko Legeak 38.4. artikuluan aipatzen dituen prozeduren bidez, lege horretan xedatutako baldintzen arabera.

3.7.– Aurkezteko epea: Eskaerak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izango da, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Goiko 3.5.2. puntuan aipatzen den dokumentazioa aukeratze-prozesuak bukatu eta gainditu duten lehiatzaileen zerrenda argitara eman ondoren aurkeztu ahal izango da, 9.1.oinarrian xedatutakoaren arabera, a) letran eskatutakoa izan ezik, eskaerarekin batera aurkeztu beharko da eta.

3.8.– Ikus daitezkeen akats materialak, egitez edo aritmetikoak, edozein unetan zuzendu ahal izango dira, ofizioz edo interesatuaren eskariz, Herri-Administrazioko Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio-Jardunbideari buruzko Legeak 105.2. artikuluan xedatutakoaren arabera.

4.– Lehiatzaileak onartzea.

4.1.– Onartutakoen eta kanpoan utzitakoen zerrenda: Eskaerak aurkezteko epeak bukatu ondoren, Langileriaren Kudeaketarako Zuzendariak hilabeteko epean emango du ebazpena eta horren bidez onartutakoen eta kanpoan utzitakoen behin-behineko zerrenda onartuko da. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara emango da.

Zerrenda horiek betiere Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzetan azalduko dira. Berorietan, gutxienez, abizenek, izenak, nortasun agiri nazionalak, edo antzekoren batek atzerriko nazionalitatea dutenentzat, agertu beharko dute, baita, kanpoa utzitakoen kasuan, horretarako dagoen arrazoiak ere. Halaber, Gaztelaniaren jakite-proba egin behar duten lehiatzaileak adieraziko dira.

Onartutakoen eta kanpoan utzitakoen zerrenda onartzen duen ebazpena argitara ematean, egindakotzat joko da interesatuei egin beharreko jakinarazpena, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 71. artikuluan xedatutakoaren arabera.

4.2.– Interesatuek hamar laneguneko epea izango dute aurreko lerroaldian aipatzen den zerrendaren kontra erreklamazioa aurkezteko, argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita edo, bestela, zuzendu ahal izango dute kanpoan utzi izana eragin duen akatsa. Era berean, datu pertsonalak idaztean akatsak atzeman dituzten lehiatzaileek epe horretan adierazi ahal izango dute. Erreklamazioak Langileriaren Kudeaketarako Zuzendariari bidaliko zaizkio eta Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzetan edo Herri-Administrazioko Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio-Jardunbideari buruzko Legeak 38.4. artikuluan aipatzen dituen bulegoetan aurkeztuko dira.

Interesatuak kanpoan utzi izana eragin duen akatsa zuzendu ezean, eskaera atzera bota duela interpretatuko da, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 71.1. artikuluan xedatutakoaren arabera.

4.3.– Langileriaren Kudeaketarako Zuzendariak emandako Ebazpenaren bidez onartu edo atzera botako dira aurkeztutako erreklamazioak. Ebazpen horren bidez onartutakoen eta kanpoan utzitakoen behin-betiko zerrenda onartu eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean emango da argitara.

Interesatuek gorako helegitea jarri ahal izango diote Administrazio eta Zerbitzuetarako Sailburuordeari ebazpen horren aurka, hilabeteko epean, argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

4.4.– Onartutakoen zerrendan agertzeak ez du Agindu honen bidez deitzen den prozeduran exijitutako baldintzak interesatuek derrigorrean betetzen dituztenik esan nahi. Deialdi honen 9. oinarriaren arabera aurkeztu behar den dokumentaziotik baldintzaren bat ez dutela ondorioztatzen baldin bada, galduko dituzte prozedura hauetan parte hartzearen ondorioz izan ditzaketen eskubide guztiak.

5.– Aukeratze-organoak.

5.1.– Izendapena: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren Aginduaren bidez horretarako izendatutako epaimahaiek hautatuko dituzte aukeratze-prozesu honetan parte hartuko duten pertsonak. Sailburuaren Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara emango da, hilabeteko epean, onartutakoen eta kanpoan utzitakoen behin-behineko zerrenda argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Epaimahai bat izendatuko da espezialitate edo baliokide diren espezialitateen multzo bakoitzeko.

5.2.– Epaimahaien osaketa:

5.2.1.– Epaimahaiek bost partaide izango dituzte eta guztiak Irakasleen Kidegoetako edo Hezkuntza Administrazioaren menpeko Ikuskarien Kidegoko jarduneko karrerako funtzionarioak izango dira.

Epaimahaikide guztiak Euskal Autonomia Erkidegoko Musika eta Antzertiko Irakasleen Kidegoaren maila bereko edo goragoko Kidegoetakoak izango dira eta gehienak Kidego horretakoak izango dira.

Epaimahaiak izendatzean espezialitatearen printzipioa hartuko da kontuan. Horren arabera, epaimahaikide gehienek aukeratze-prozesuko espezialitatearen titularrak izan beharko dituzte. Dena den, espezialitate berberera oso izangai gutxi aurkeztu izanaren ondorioz ezin badira epaimahai desberdinak izendatu, epaimahai bat bakarra izendatu ahal izango da.

Halaber, Autonomia Erkidego honetako bi hizkuntza ofizialetan gaitasuna izatea bermatu beharko da epaimahaiak izendatzeko prozesuan.

5.2.2.– Epaimahaiek ondorengo partaideak izango dituzte:

Epaimahaiburu bat, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuak libreki izendatuko duena.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuak izendatuko dituen lau kide, ordezkaritzarik handiena duten sindikatuen proposamenez bata eta 5.2.1. oinarrian aipatzen den funtzionarioen arteko zozketaren bidez beste hirurak. Salbuespen gisa, titularren kopuru txikiagatik zozketa egiterik ez dagoen espezialitateetan Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuak zuzenean izendatuko ditu hiru funtzionario horiek.

Kidegoan antzinatasun gutxiena duen kideak Idazkari gisa jardungo du, epaimahaiak kontrakoa erabaki ezean.

Era berean, ordezko epaimahai bat izendatuko da epaimahai bakoitzeko, prozedura berberaren bidez.

5.3.– Epaimahaikideek parterik ez hartzea eta beroriek ezestea.

5.3.1.– Epaimahaikideek ezin izango dute ondorengo egoeretan esku hartu eta horrela jakinarazi beharko diote Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketarako Zuzendaritzari: haiengan elkartzen baldin badira Herri-Administrazioko Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio-Jardunbideari buruzko Legeak 28. artikuluan kontuan hartzen dituen gorabeherak eta Kidego edo espezialitate berberera sartzeko aukeratze-probetan parte hartu nahi duten izangaiak prestatzeko lanetan jardun izanez gero, deialdi hau argitara eman baino lehenagoko bost urteetan.

Epaimahaiburuek aurreko lerroaldian aipatutako egoeretan ez erortzearen aitorpen zehatza eskatuko diete haien epaimahaikideei.

Hamar egun naturaletako epea izango da uko egitea edo parte ez hartzea eskatzeko, aukeratze-organoen izendapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, eta deitzen duen organoak erabakia hartu beharko du.

5.3.2.– Halaber, lehiatzaileek epaimahaikideak ezetsi ahal izango dituzte, beraiengan elkartzen baldin badira Herri-Administrazioko Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio-Jardunbideari buruzko Legeak 29. artikuluan kontuan hartzen dituen gorabeherak.

5.4.– Epaimahaiak argitara ematea. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren Aginduaren bidez argitara emango da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian aukeratze-organoetako partaide berrien, atal honetan azaldutako arrazoietako batzuengatik edo ezinbesteko arrazoiengatik epaimahaian egoteari uko egin behar izan dioten kideak ordezkatu behar dituztenen, izendapena.

5.5.– Epaimahaien osaketa. Epaimahaiburuek aldez aurreko deialdia egin ondoren, osatuko dira epaimahaiak, epaimahaiburuak eta idazkariak, edo beren ordezkoek, eta, gutxienez, partaideen erdiak aurrean egon behar dutela.

Langileriaren Kudeaketarako Zuzendariak baloratu beharko dituen aparteko zirkunstantziak gertatu ezean, aukeratze-organoak osatu ondoren, epaimahaiburuak eta idazkariak, edo beren ordezkoek, eta partaideen erdiak egon beharko dute, jarduerak baliagarri izateko.

5.6.– Epaimahaien funtzioak.

5.6.1.– Ondorengoak dira epaimahaien funtzioak:

a) Epaimahaiak jarduteko irizpideak zehaztea.

b) Aukeratze-prozesuko fase desberdinen garapena, deialdi honetan xedatutakoaren arabera.

c) Oposizio-faseko proben balorazioa.

d) Deialdi honen I. eranskineko III.1, III.2 eta III.4. idatz-zatian jasotzen diren merezimenduen baremazioa.

e) Aukeratze-prozesuko fase desberdinen puntuazioak gehitzea, lehiatzaileen antolamendua eta gainditu dutenak adieraztea.

f) Aukeratutako lehiatzaileen zerrendak egin eta argitara ematea, baita horretarako eskuduntzak dituen organoari helaraztea ere.

g) Arau hauek aplikatuz sor daitezkeen zalantza guztiak argitzea, baita aurreikusi ez diren kasuetan egin behar dena ere.

5.6.2.– Epaimahaiek beren lanetan aholkulari espezialistek ere parte hartzeko proposatu ahal izango dute, baita laguntzarako funtzio teknikoak egiteko laguntzaileak sartzeko ere. Azken horien lana espezialitate teknikoetan laguntza ematea besterik ez da izango. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuak izendatu beharko ditu.

5.6.3.– Administrazioko beste organo batzuei esleitutako funtzioak.

Deialdi honen 7.1. atalean aipatzen diren Administrazioko organoek dagozkien puntuazioak emango dizkiete lehiatzaileei deialdi honen I. eranskin gisa jasotako baremoaren arabera, deialdi honen eranskin berbereko III.1., III. 2. eta III.4. ataletan agertzen diren merezimenduetan izan ezik, epaimahaiek barematuko baitituzte, deialdi honen 5.6.1. atalean xedatutakoaren arabera.

5.6.4.– Herri-Administrazioko Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio-Jardunbideari buruzko Legeak xedatutakoaren arabera jardungo dute betiere aukeratze-organoek.

5.7.– Epaimahaiek behar diren neurriak hartuko dituzte, elbarritasunak dituzten lehiatzaileek gainontzeko parte-hartzaileen aukera berberak izan ditzaten ariketak egiteko orduan. Zentzu horretan, probak burutzeko denborari eta baliabideei begira ahal diren egokitzapenak egingo dira elbarritasunak dituzten pertsonentzat, deialdi honen 3.2. atalean xedatutakoaren arabera eskatzen baldin badute, betiere egokitzapen horiek irakasletzan aritzearekin bateraezinak ez baldin badira eta proben edukia desnaturalizatzen ez baldin badute.

5.8.– Aukeratze-proba horietan jarduten duten epaimahaikideek izango dute otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuak, zerbitzuaren diru-ordainei buruzkoak, eta abenduaren 19ko 267/2000 Dekretuak, aurrekoa bigarren aldiz aldatzen duenak, kontuan hartzen dituzten zerbitzuaren diru-ordainak jasotzeko eskubidea.

6.– Proben hasiera eta garapena.

6.1.– Hasiera: 2004ko ekainaren 25etik aurrera emango zaio aukeratze-prozesu honi hasiera eta epaimahaikideak izendatzeko Aginduan zehaztuko dira proba bakoitza hasiko diren datak, gaztelaniaren jakite-maila egiaztatzeko aldez aurreko probari eta hizkuntz eskakizunak egiaztatzeko probari begira Agindu honek 7.2. eta 7.3. ataletan xedatutakoaren kalterik gabe. Aipatutako dataren aurretik, Langileriaren Kudeaketarako Zuzendariak ebazpen bat emango du eta berorretan ondorengo puntuak adieraziko ditu: probak noiz hasiko diren epaimahaiek aditzera emango dituzten tokiak, probak egingo diren ikastetxeak, aurrenekoak izango diren lehiatzaileei deitzea eta egokitzat jotzen diren gaiak.

Lehiatzaileei dei bakarra egingo zaie epaimahaien aurrean jarduteko, hots, egun bakoitzerako deitzen zaien lehiatzaileek epaimahaiak zehaztutako orduan agertu beharko dute probei hasiera emateko eta aukeratze-prozesutik kanpo geldituko dira agertzen ez direnak, behar bezala justifikatuta dauden eta epaimahaiak kontuan hartzen dituen ezinbesteko kasuetan izan ezik.

Epaimahaien aurreko prozesua hasi ondoren, epaimahaiek proba horiek egiten diren tokietan argitara eman beharko dituzte lehiatzaileei egingo zaizkien ondorengo deiak, probak hasi baino berrogeita zortzi ordu lehenago, gutxienez.

6.2.– Garapena: Lehiatzaileek alfabeto-ordenaren arabera jardungo dute eta abizena horretarako egingo den zozketan aterako den letrarekin duen lehenengoa hasiko da. Epaimahaiak, lehen abizena aipatutako letrarekin hasten den lehiatzaileak ez baldin badituzte, hurrengo letrarekin edo letrekin hasiko dira.

Epaimahaiek nortzuk diren egiaztatzeko edozein unetan eskatu ahal izango diete lehiatzaileei.

Halaber, epaimahaiek lehiatzaileren batek deialdi honetan exijitutako baldintza guztiak ez dituela jakinez gero, eta interesatuari aldez aurretik entzun ondoren, lehiatzaile hori prozesutik kanpo uzteko proposamena egin beharko diote Langileriaren Kudeaketarako Zuzendariari eta, era berean, lehiatzaileak onarpen-eskaeran adierazitako akatsak jakinarazi beharko dizkiote. Kasu honetan, eta ebazpena eman arte, lehiatzaileak aukeratze-prozesuan baldintzapean parte hartzen jarraitu ahal izango du.

Lehiatzaileak Administrazio eta Zerbitzuetarako Sailburuordeari gorako helegitea jarri ahal izango dio kanpoan uzteko ebazpenaren kontra, hilabeteko epean, argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

7.– Aukeratze-sistema.

7.1.– Lehiaketa-fasea:

7.1.1.– Lehiaketa-fasean parte-hartzaileek erakutsitako merezimenduak baloratuko dira, oinarri hauetan xedatutakoaren arabera.

Lehiaketa-fasean lehiatzaileek gehienez ere 10 puntu lortu ahal izango dituzte, merezimenduen balorazioarengatik

7.1.2.– Merezimenduak deialdi honen I. eranskin gisa agertzen den baremoaren arabera baloratzeari begira, lehiatzaileek baremo horretan adierazten diren egiaztagiriak gehitu beharko dizkiote parte hartzeko eskaerari. Izan ere, eskaerak aurkezteko epearen barruan behar bezala justifikatzen diren merezimenduak, aipatutako eranskinean zehazten diren agirien bidez, besterik ez dira baloratuko.

7.1.3.– Langileriaren Kudeaketarako Zuzendaritzako Unitateek esleituko diete lehiatzaileei deialdi honen I. eranskineko baremoaren arabera dagokien puntuazioa, epaimahaien izenean balorazioa egingo dute eta lortzen diren emaitzak epaimahaiei jakinaraziko dizkiete. I. eranskineko III.1. III.2. eta III.4. ataletako merezimenduak, ordea, epaimahaiek baloratuko dituzte.

7.1.4.– Lehiaketa-fasean lortutako puntuazioak argitara ematea.

Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzetan emango da argitara lehiatzaileek lehiaketa-fasean lortutako puntuazioa, onartutakoen eta kanpoan utzitakoen behin-betiko zerrenda onartu ondoren.

Interesatuek Langileriaren Kudeaketarako Zuzendariari bidalitako idazki-erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute zerrenda horren aurka, hamar laneguneko epean, argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Aurreko idatz-zatian aipatzen diren unitateek erreklamazio hori aztertu eta horri buruzko ebazpena eman beharko dute.

Erreklamazioak ebatzi ondoren, Langileriaren Kudeaketarako Zuzendariaren Ebazpenaren bidez emango dira argitara lehiaketa-fasean lortutako behin-betiko puntuazioak eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira.

Interesatuek Administrazio eta Zerbitzuetarako Sailburuordeari gorako helegitea jarri ahal izango diote ebazpen horren aurka, hilabeteko epean, argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

7.1.5.– Bakarrik lehiaketa-fasea gainditu duten lehiatzaileei aplikatuko zaie oposizio-fasearen kalifikazioa.

7.1.6.– Probak gainditu dituztenen zerrenda argitara ematen duen Aginduan zehaztutako toki eta epean berreskuratu ahal izango dituzte lehiatzaileek emandako agiriak, karrerako funtzionario izendatzeko behar den dokumentazioa izan ezik, betiere lehiatzaileren baten erreklamaziorik ez baldin badago, kasu honetan Administrazioak agiri horiek atxiki ahal izango ditu eta, datuak egiaztatzeari begira. Agiriak adierazitako epean eraman ezean, lehiatzaileak berreskuratzeari uko egiten diola interpretatuko da eta, ondorioz, horretarako duen eskubidea galduko du.

7.2.– Gaztelaniaren jakite-maila egiaztatzeko proba naziotasun espainola ez duten lehiatzaileentzat.

7.2.1.– Oposizio-faseko probak egin aurretik, naziotasun espainola ez duten eta, 3.3. oinarriaren arabera, salbuetsita ez dauden lehiatzaileek proba baten bidez gaztelaniaren jakite-maila egiaztatu beharko dute. Proba horretan hizkuntza hori ahoz eta idatziz behar bezala menperatzen dutela erakutsi beharko dute. Epaimahaiak izendatzen dituen ebazpenak proba non eta noiz egingo den zehaztuko du.

7.2.2.– Epaimahaiek, lehiatzaileei egindako deialdian, ezarriko dute gaztelaniaren jakite-maila egiaztatzeko probaren edukia, urtarrilaren 10eko 1/1992 Errege Dekretuaren bidez (15eko Estatuko Aldizkari Ofiziala), aldatu eta osatu den uztailaren 20ko 826/1988 Errege Dekretuak (29ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), gaztelania atzerriko hizkuntza gisa ezagutzen dela egiaztatzeko diplomak finkatzen dituenak, xedatutakoaren arabera.

7.2.3.– Epaimahaiburu batek eta lau kidek osatuko duten epaimahai batek baloratuko du atal honetan aipatzen den proba. Izan ere, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuak Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko jarduneko funtzionarioen artean izendatuko ditu epaimahaikideak, Gaztelania eta Literaturaren espezialitatean.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman beharko den Aginduaren bidez izendatuko dira epaimahai horiek.

Epaimahai horretarako, eta prozedura bera erabiliz, ordezko epaimahai bat izendatuko da.

Deialdi honen 5. oinarrian xedatutakoa aplikatu ahal izango zaie epaimahaikide horiei.

7.2.4.– Proba "gai" ala "ez gai"rekin kalifikatuko da eta "gai" lortu beharko da, oposizio-faseko probak egin ahal izateko.

Proba bukatu eta kalifikatu ondoren, lortutako emaitzak azterketa egiten den tokian azalduko dira eta interesatuek Administrazio eta Zerbitzuetarako Sailburuordeari gorako helegitea jarri ahal izango diote emaitza horien aurka, hilabeteko epean, argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

7.3.– Hizkuntz eskakizunak egiaztatzeko proba.

7.3.1.– Uztailaren 23ko 182/2002 Dekretuak, Araubide Bereziko eta Helduen Hezkuntzako Irakaskuntzetako irakasle-lanpostuetarako hizkuntz eskakizunak eta derrigortasun-datak zehazteko irizpideak ezartzen dituenak, 7. artikuluan xedatutakoaren arabera, martxoaren 9ko 47/1993 Dekretuak 11. artikuluan zehazten duenari begira, hizkuntz eskakizunak horretarako dauden proba espezifikoen bidez egiaztatuko dira.

Dena den, martxoaren 9ko 47/1993 Dekretuak araututako HE1 edo HE2 egiaztatzen duten lehiatzaileek ez dituzte proba horiek egin beharko, ezta, aipatutako Dekretuak hirugarren xedapen gehigarrian, martxoaren 10eko 42/1998 eta urriaren 6ko 263/1998 Dekretuek emandako idazketan, zehaztutakoaren arabera hizkuntz eskakizun horiekin homologatu edo pareka daitezkeen hizkuntz ziurtagirietakoren bat izatea egiaztatzen duten lehiatzaileek ere.

7.3.2.– Martxoaren 9ko 47/1993 Dekretuak 11. artikuluan xedatutakoaren arabera, 1994ko urtarrilaren 10eko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren Aginduaren bidez zehaztuko dira proba horien edukia, egiteko era eta balorazioa. Halaber, 2001eko azaroaren 8ko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordearen Ebazpenak, irakasleen hizkuntz eskakizunak egiaztatzeko probak 2002. urterako deitzen dituenak, hizkuntz eskakizunen gaia jorratuko du.

7.3.3.– Edozein hizkuntz eskakizunetan, kalifikazioa "gai" ala "ez gai" izango da eta "gai" kalifikazioa lortu beharko da, aukeratua izateko.

7.3.4.– Proba bukatu eta kalifikatu ondoren, lortutako emaitzak azterketa egiten den tokian azalduko dira eta interesatuek Administrazio eta Zerbitzuetarako Sailburuordeari gorako helegitea jarri ahal izango diote emaitza horien aurka, hilabeteko epean, argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

7.4.– Oposizio-fasea.

7.4.1.– Oposizio-faseko proben edukia irakasletzan aritzeko lehiatzaileen ezagutza espezifikoei, beren gaitasun pedagogikoari eta irakasteko behar diren teknikak menperatzeari buruzkoa izango da.

7.4.2.– Oposizio-faseko probak.

Ezagutza horiek baloratzeko, lehiatzaileak ondorengo probak egin beharko ditu:

A) Lehen proba: Irakasletzan aritzeko behar diren ezagutza espezifikoak frogatzea izango du helburu. Bi zati izango ditu, batera baloratuko direnak:

a) Lehen zatia: Proba hau praktikoa izango da. Lehiatzaileek ariketa batzuk egin beharko dituzte, aukeratzen duten espezialitateko arlo, irakasgai edo berezko moduluak emateko prestakuntza zientifikoa duten eta lan-teknikoak menperatzen dituzten egiaztatzeko.

Lehiatzaileek bi ordu izango dituzte, ariketa hauek egiteko.

b) Bigarren zatia: Lehiatzailea anonimoa izatea bermatu beharko den bigarren zati honetan, lehiatzaileak epaimahaiak, espezialitateko gai-zerrendatik, ausaz ateratako bi gaietako bat aukeratu eta idatziz garatu beharko du.

2002ko otsailaren 15eko ECD/310/2002 Aginduan agertu da prestatu beharreko gai-zerrenda (otsailaren 19ko EAO) eta, otsailaren 27ko 334/2004 Errege Dekretuak bigarren xedapen gehigarrian zehaztutakoaren arabera eta, abenduaren 23ko 10/2002 Legeak aurreikusitakoaren arabera gai-zerrendak onartu arte, bakarrik A zatiari dagokiona exijitu ahal izango da; B zatia, ordea, ez dago indarrean.

Lehiatzaileek bi ordu izango dituzte proba honen bigarren zatia egiteko.

Lehen proba honek zerotik hamar puntura arteko balorazioa izango du, haietako 6 lehen zatiak eta gainontzeko 4rak bigarrenak. Gainditzeko, lehiatzaileek gutxienezko puntuazio bat lortu beharko dute zati bakoitzean, bakoitzari emandako puntuazioaren % 25, eta bost edo bost baino gehiagoko guztizko puntuazio bat, bi zatiei dagozkien puntuazioak batzearen ondorioz.

B) Bigarren proba: Bigarren probak lehiatzailearen gaitasun pedagogikoa eta irakasletzan aritzeko teknikak nola menperatzen dituen egiaztatzea izango du helburu eta proba horretan lehiatzaileak programazio didaktiko bat aurkeztu eta unitate didaktiko bat egin eta azaldu beharko du.

a) Programazio didaktikoa lehiatzaileak parte hartzen duen espezialitateko arlo, irakasgai edo modulu baten curriculumari buruzkoa izango da eta helburuak, edukiak, ebaluazio-irizpideak eta metodologia azaldu beharko ditu, baita hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei eman beharreko arreta ere. Nahiko lehenago jakinaraziko da lehiatzaileak egindako programazioa aurkeztu behar den unea.

b) Unitate didaktiko bat egin eta epaimahaiaren aurrean ahoz azaltzea, lehiatzaileak aurkeztutako programazioari lotutakoa edo espezialitateko gai-zerrenda ofizialetik abiatuz egindakoa. Bi kasuetan lehiatzaileak gai bateko, haren programaziotik edo espezialitateko gai-zerrenda ofizialetik zozketaz ateratako hiruren artean, unitate didaktiko baten edukia aukeratuko du eta, unitate didaktiko hori egiteko, lortu nahi diren ikaskuntza-helburuak, edukiak, gelan planteatuko diren irakatsi eta ikasteko jarduerak eta ebaluazio-prozedurak zehaztu beharko ditu.

Lehiatzaileak ordubete izango du unitate didaktikoa prestatzeko eta horretarako nahi duen materiala erabili ahal izango du.

Unitate didaktikoa azaltzeko, lehiatzaileak egokitzat jotzen duen material osagarria, berak ekarri beharko duena, erabili ahal izango du, baita orri bat baino gehiagokoa izango ez den eta azalpena bukatzean epaimahaiari entregatuko zaion gidoi bat ere.

Lehiatzaileak, gehienez ere, ordubete eta hogeita hamar minutu izango ditu programazioa ahoz defenditzeko, unitate didaktikoa epaimahaiaren aurrean azaltzeko eta geroagoko eztabaidarako. Eztabaida hau ezin izango da hamabost minutu baino gehiagokoa izan.

Lehiatzaileak aurkeztutako programazio didaktikoaren defentsa egingo du azalpenaren hasieran, hogeita hamar minututan gehienez, eta, ondoren, unitate didaktikoa azalduko du.

Bigarren proba hau zerotik hamarrera baloratuko da guztira eta lehiatzaileak, gainditzeko, bost puntu edo gehiago lortu beharko ditu.

7.4.3.– Proben kalifikazioa.

Bigarren fase hau osatzen duten probetan lortutako batez besteko aritmetikoaren bidez jakingo dugu oposizio-fasearen kalifikazioa, proba guztiak gainditu ondoren.

Oposizio-fase honen kalifikazioak erabaki ondoren, epaimahaiek Langileriaren Kudeaketarako Zuzendariari jakinaraziko dizkiote eta beronek argitara emango ditu.

7.4.4.– Oposizio-fasean lortutako kalifikazioak argitara ematea.

Langileriaren Kudeaketarako Zuzendariaren Ebazpenaren bidez argitara emango dira tokian-tokiko Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzetako iragarki-tauletan lehiatzaileek oposizio-fasean lortutako kalifikazioak.

Interesatuek Administrazio eta Zerbitzuetarako Sailburuordeari gorako helegitea jarri ahal izango diote ebazpen horren aurka, hilabeteko epean, argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

8.– Aukeratze-prozesua gainditzea.

8.1.– Oposizio-fasea gainditu ondoren, lehiatzaileek guztira 15 puntu edo gehiago izan behar dituzte aukeratze-prozesu hau gainditzeko.

Guztizko puntuazioa lortzeko, epaimahaiek bi heren emango dizkiote oposizio-fasean lortutako puntuazioari eta heren bat lehiaketa-fasean lortutakoari eta, neurketa horiek egin ondoren, bi faseetan lortu diren puntuak batuz izango dugu guztizko puntuazioa.

8.2.– Epaimahaien jardutea eta aukeratutako lehiatzaileak izendatzea.

Oposizio-faseak bukatu ondoren, epaimahaiek lehiaketa-fasearen puntuazioak gehituko dizkiete eskatutako gutxienezko puntuazioa lortu duten lehiatzaileei eta zehaztuko dituzte, aurreko atalean xedatutakoaren arabera, aukeratze-prozesua gainditu duten lehiatzaileak. Espezialitate bakoitzean aukeratutakoak lortutako puntuazio globalaren arabera ordenatuko dituzte, pertsonal hornikuntzako prozesuetan etorkizunean parte hartzeko.

Berdinketak gertatuz gero, ondorengo irizpideen arabera ebatziko dira:

a) Oposizio-fasean puntuazio handiagoa lortu izana.

b) Oposizio-faseko ariketa bakoitzean puntuazio handiagoa lortu izana, ariketak deialdi honetan agertzen diren ordenaren arabera.

c) Lehiaketa-faseko merezimenduen ataletan puntuazio handiagoa lortu izana, merezimendu horiek deialdian agertzen diren ordenaren arabera.

d) Lehiaketa-faseko merezimenduen azpiataletan puntuazio handiagoa lortu izana, merezimendu horiek deialdi honetan agertzen diren ordenaren arabera.

8.3.– Aukeratze-prozesua gainditu duten lehiatzaileen zerrenda argitara ematea.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara emango den Langileriaren Kudeaketarako Zuzendariaren Ebazpenaren bidez aditzera emango da aukeratze-prozesua gainditu duten lehiatzaileen zerrenda.

Interesatuek Administrazio eta Zerbitzuetarako Sailburuordeari gorako helegitea jarri ahal izango diote ebazpen horren aurka, hilabeteko epean, argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Zerrenda horien ale bat deialdia egiten duen organoari helaraziko zaio eta prozesuaren garapenean sortutako gainontzeko dokumentazioa Langileriaren Kudeaketarako Zuzendaritzaren zaintzapean geldituko da.

9.– Aukeratze-prozesua gainditu duten lehiatzaileek agiriak aurkeztea.

9.1.– Lehiatzaileek hogei naturaleko epea izango dute ondorengo agiriak Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzetan aurkezteko, aukeratze-prozesuak gainditu dituzten lehiatzaileen zerrendak argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita:

a) Kidegoan sartzeko exijitutako tituluaren fotokopia konpultsatua edo titulua lortzeko behar diren ikasketa guztiak egin izana egiaztatzen duen jatorrizko ziurtagiri akademikoa edo berorren fotokopia konpultsatua. Titulua emateko eskubide guztiak ordaindu izanaren egiaztagiria ere aurkez daiteke. Merezimendu gisa baloratzeko aurkeztu duten lehiatzaileek ez dute berriro erakutsi beharko.

Titulazioa atzerrian lortu izanez gero, homologazioa gaineratu beharko da.

b) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia. Nazionalitate espainola ez duten lehiatzaileek aurkeztu beharko dute beren nazionalitatea egiaztatzen duen agiriaren fotokopia.

c) Zigor-espedientearen bidez inolako Administrazio Publikoren zerbitzutik kendu ez izanaren edo funtzio publikoetan aritzeko ezgaituta ez egotearen zinpeko aitortza edo agintza, ezta ezgaitasun eta bateraezintasunari begira abenduaren 26ko 53/1984 Legeak, Administrazio Publikoen zerbitzuko pertsonalaren bateraezintasunei buruzkoak, kontuan hartzen dituen legezko arrazoietako batean erortzea ere.

Nazionalitate espainolekoak ez diren lehiatzaileek beren estatuan funtzio publikoan sartzea eragozten dien diziplina- edo espetxe-zigorra ez izatearen zinpeko aitortza edo agintza aurkeztu beharko dute.

d) Elbarritasunak dituztela jakinarazi duten lehiatzaileek aurkeztu beharko dute Foru Aldundietako Gizarte Ongizaterako Sailek, Lan eta Gizarte Arazoetarako Ministerioak edo, horrela balegokio, tokian-tokiko Autonomia Erkidegoak emandako ziurtagiria. Ziurtagiri horretan elbarritasun horiek dituztela eta sartuko diren lanpostuetako lan eta funtzioetan aritzearekin bateragarri direla agertu beharko da.

9.2.– Ezarritako epearen barruan, ezinbesteko batean izan ezik, agiriak aurkezten ez dituzten edo, aztertu ondoren 2. oinarrian aipatutako baldintzetakoren bat ez dutela ondorioztatuz gero, karrerako funtzionario bihurtzeko dituzten eskubide guztiak galduko dituzte, hasierako eskaeran iruzurra egin izanagatik eror daitezkeen arduraren kalterik gabe.

10.– Karrerako funtzionario izendatzea.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuak, agiriak egiaztatu ondoren, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian emango du argitara Euskal Autonomia Erkidegoko Musika eta Antzertiko Irakasleen Kidegoko karrerako funtzionario izendatu zaizkiela hautatze-probak gainditu dituzten lehiatzaileei.

I. ERANSKINA

Euskal Autonomia Erkidegoko Musika eta Antzertiko Irakasleen Kidegoan sartzeko merezimenduak baloratzeko baremoa.

	 MEREZIMENDUAK	PUNTUAK	JUSTIFIKAGIRIAK	

I. ALDEZ AURREKO IRAKAS-ESPERIENTZIA
( 5 puntu gehienez)

Atal honen ondorioetarako, ezin izango dira puntuazioak metatu, zerbitzuak ikastetxe bat baino gehiagotan aldi berean eman baldin badira.

I.1. Lehiatzaileak aukeratzen duen Kidegoko espezialitateen irakaskuntzan emandako urte bakoitzeko, ikastetxe publikoetan .............................

*Urte-hilabete/zati bakoitzeko 0,033 puntu gehituko dira.

I.2. Lehiatzaileak aukeratzen duen Kidegokoak ez diren espezialitateen irakaskuntzan emandako urte bakoitzeko, ikastetxe publikoetan ...................

*Urte-hilabete/zati bakoitzeko 0,016 puntu gehituko dira.

I.3. Lehiatzaileak aukeratzen duen espezialitatearen hezkuntza maila bereko beste espezialitate batzuen irakaskuntzan emandako urte bakoitzeko, beste ikastetxe batzuetan ...............................

*Urte-hilabete/zati bakoitzeko 0,016 puntu gehituko dira.

I.4. Lehiatzaileak aukeratzen duen espezialitatearen hezkuntza maila berekoak ez diren beste espezialitate batzuen irakaskuntzan emandako urte bakoitzeko, beste ikastetxe batzuetan ...............

* Urte-hilabete/zati bakoitzeko 0,016 puntu gehituko dira.

Atzerrian emandako zerbitzuak justifikatzeko tokian-tokiko herrialdeetako Hezkuntza Ministerioek ziurtagiriak eman beharko dituzte, zerbitzuak eman diren denbora, ikastetxea publikoa ala pribatua den, hezkuntza maila eta emandako irakasgaia agertu beharko dituztenak. Emandako irakasgaia egiaztatu ezean edo Musika eta Antzertiko Irakasleen Kidegoetako espezialitateetakoren batekin ez badator bat, zerbitzuak aukeratzen den espezialitatean ez direla eman interpretatuko da. Ziurtagiri horiek gaztelaniara itzuli beharko dira.

Irakas-esperientziarako 5 urte hartuko dira kontuan gehienez, eta bakoitza aurreko ataletako bakar batean baloratuko da.	

1,000

0,500

0,500

0,250

	

I. ALDEZ AURREKO IRAKAS-ESPERIENTZIA

( 5 puntu gehienez)

Zerbitzu-orria, XI. eranskinaren arabera, ikastetxeko idazkariak ziurtatua, zuzendariaren oniritziarekin, jabetze- eta uztearen data eta espezialitatea agertu behar dituena. Halakorik ezean, izendapenaren justifikagiriak edo berorien fotokopia konpultsatuak, jabetze- eta uztearen data eta espezialitatea agertu behar dituztenak.

Ikastetxeko zuzendariaren ziurtagiria, Hezkuntza Probintzia Ikuskaritzako Zerbitzuaren oniritziarekin, jabetze- eta uztearen data eta espezialitatea agertu behar dituena.

Ikastetxeko zuzendariaren ziurtagiria, Hezkuntza Ikuskaritza Zerbitzuaren oniritziarekin, jabetze- eta uztearen data eta espezialitatea agertu behar dituena.

	MEREZIMENDUAK	PUNTUAK	JUSTIFIKAGIRIAK	

II. PRESTAKUNTZA AKADEMIKOA:
(5 puntu gehienez)

II.1. Ikasketa-espedientea erakutsitako tituluan:

Oro har exijitutako eta Kidegoan sartzeko erakutsitako tituluaren batezbesteko nota besterik ez da baloratuko, jarraian adierazi bezala:

6,01etik eta 7,50era. arte ...........

7,51tik eta 10era arte ...............

II.2. Doktoradutza eta aparteko sariak:

II.2.1. Doktorearen titulua izateagatik Kidegoan sartzeko erakutsitako titulazioan

II.2.2 Doktoradutza aparteko saria lortu izanagatik

II.3. Beste unibertsitate-titulazio ofizial batzuk:

II.3.1. Lehen zikloko titulazioak:

Diplomatura, Ingenieritza Tekniko, Arkitektura Tekniko edo legez baliokide den titulu bakoitzeko, eta Lizentziatura, Arkitektura edo Ingenieritza bateko lehen zikloko ikasketengatik ..................

Atal honetan ez dira inolaz ere baloratuko Lizentziatuaren, Goi Arkitektoaren edo Goi Ingeniariaren lehen titulua lortzeko gainditu behar izan diren ikasketak (lehen zikloa, bigarren zikloa edo irakaskuntza osagarriak).

II.3.2. Bigarren zikloko titulazioak:

Lizentziaturetako, Ingeniaritzetako Arkitekturetako edo legez baliokide diren ikasketetako bigarren zikloko ikasketengatik ..........................

Atal honetan ez dira inolaz ere baloratuko Lizentziatuaren, Goi Arkitektoaren edo Goi Ingeniariaren lehen titulua lortzeko gainditu behar izan diren ikasketak (lehen zikloa, bigarren zikloa edo irakaskuntza osagarriak).

II.3.3. Araubide Bereziko eta Berariazko Lanbide Heziketako irakaskuntzen titulazioak:

Hizkuntz Eskola Ofizialek, Goi Mailako Musika Kontserbatorioek, Arte Eskolek eta Berariazko Lanbide Heziketak ematen dituzten araubide bereziko irakaskuntzen titulazioak, irakasle-funtzioan sartzeko baldintza gisa alegatu ez baldin badira, ondoren esan bezala baloratuko dira:

1,000

1,500

1,000

0,500

1,000

1,000

	

II. PRESTAKUNTZA AKADEMIKOA:
(5 puntu gehienez)

Norberaren ikasketa-ziurtagiria edo fotokopia konpultsatua, erakutsitako titulua lortzeko exijitutako irakasgai eta ikasturte guztietan lortutako puntuazioak agertuko dituena.

Ikasketa-ziurtagiria edo Doktore-tituluaren fotokopia konpultsatua. Bestela, titulua emateko eskubideak ordaindu izanaren egiaztagiria ( 13ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Justifikagiria

Ikasketa-ziurtagiria edo tituluaren fotokopia konpultsatua. Bestela, titulua ematek eskubideak ordaindu izanaren egiaztagiria, 1988ko 8ko Aginduaren arabera (13ko Estatuko Aldizkari Ofiziala). Lehen zikloko ikasketen kasuan, beroriek gainditu izanaren ikasketa-ziurtagiria.

Ikasketa-ziurtagiria edo izaten den tituluaren fotokopia konpultsatua. Bestela, titulua emateko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria, 1988ko 8ko Aginduaren arabera (13ko BOE).

	

Ikasketa-ziurtagiria edo duen tituluaren fotokopia konpultsatua. Bestela, titulua emateko eskubideak ordaindu izanaren egiaztagiria, 1988ko 8ko Aginduaren arabera (13ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

	MEREZIMENDUAK	PUNTUAK	JUSTIFIKAGIRIAK	

a) Musika eta Dantzako titulu bakoitzeko Erdi Maila

b) Hizkuntzen irakaskuntza: maila aurreratua

c) Arte Plastikoetako eta Diseinuko Goi Mailako Teknikariaren titulu bakoitzeko

d) Lanbide Heziketako Goi Mailako Teknikariaren titulu bakoitzeko .........

III. BESTE MEREZIMENDU BATZUK
(2 puntu gehienez)

III.1. Gainditutako prestakuntza- edo hobekuntza-ikastaro bakoitzeko. Hezkuntza Administrazioek, Unibertsitateek edo Hezkuntza Administrazioarekin hitzarmenak izenpetu dituzten irabazteko asmorik gabeko erakundeek deitu behar dituzte ikastaroak eta aukeratzen den espezialiteari, eskola-antolaketari, hezkuntzari aplikatutako teknologia berriei, didaktikari, psikopedagogiari eta hezkuntzaren soziologiari buruzkoak izango dira.

III.1.1. Hogeita hamar orduko edo gehiagokoak

III.1.2. Ehun orduko edo gehiagokoak ....

(*) Ondorio horietarako, metatuko dira irakasleentzako ikastegietan egin diren hogei orduko edo gehiagoko ikastaroak, arlo berberari buruzkoak.

Titulu akademiko bat lortzea helburu duten "ikastaro"ak ez dira atal honetan inolaz ere baloratuko.

III.2. III.1. atalaren baldintzak bete ez arren irakas-jarduerarekin lotura duten beste prestakuntza- edo hobekuntza-jarduera batzuk. Hemen sartzen dira aprobetxamenduz egin izana Hezkuntza eta Kultura Ministerioko Hezkuntza eta Lanbide Heziketarako Idazkaritza Nagusiaren menpeko erakundeek deitutako ikerketa-beken helburu diren jarduerak eta merezimendu hauek baloratzearen ardura duten organoek barematzeko irizpideak zehaztuko dituzte .......................

0,500

0,500

0,200

0,200

0,200

0,400

0,500

III. BESTE MEREZIMENDU BATZUK
(2 puntu gehienez)

Berorien ziurtagiria, ikastaroak zenbat ordu iraun duen espresuki agertuko duena. Ziurtagiri hori eman ezean, ez da atal honetan puntuaziorik lortuko.

Berorien ziurtagiria

	MEREZIMENDUAK	PUNTUAK	JUSTIFIKAGIRIAK	

III.3. Espezializazio didaktikoaren titulua.

III.4. Sartu nahi den espezialitateari lotutako arte-merezimenduak .............

	

* Estreinatutako konposizioengatik, bakarlari gisa emandako kontzertuengatik, argitara emandako literatur lanengatik, estreinatutako antzezpenengatik, estreinatutako interpretazio eskenikoengatik edota estreinatutako obren figurinengatik.

* Erakusketa, jaialdi eta nazio edo nazioarte mailako lehiaketengatik.

	

1,000

2 puntura

arte

Justifikagiria.

		

Programak, aleak,kritikak, argitalpenak, etab.	

Oharrak:

Lehena.– Bakarrik eskaerak aurkezteko epeak bukatu arte hobetu diren merezimenduak barematuko dira.

Bigarrena.– Ondorengo baliokidetasunak aplikatuko dira ikasketa-espedientearen batez besteko nota lortzeko, zenbaki zehatza agertzen ez den kasuetan.

Nahiko: Bost puntu.

Oso Ongi: Zazpi puntu.

Bikain: Bederatzi puntu.

Ohorezko Matrikula: Hamar puntu.

Hitzez-hitz "ongi" agertzen duten kalifikazioei sei puntu emango zaizkie eta bost puntu "gai" edo "konbalidatuak" agertzen dituztenei baina, "konbalidatu"en kasuan konbalidazioa eragin zuen kalifikazioa egiaztatzeko ziurtagiria erakusten baldin bada, jatorrizko kalifikazioa hartuko da kontuan.

Ikasketa-espedientearen batez besteko nota lortzeko, arlo osagarrien, karrera-bukaerako proiektuen, tesinen edo antzekoen kalifikazioak ez dira inoiz ere kontuan hartuko.

Hirugarrena.– 1.3.3.b) idatz-zatian aipatutako merezimendua baloratzeko, Hizkuntz Eskola Ofizialetako irakaskuntzen konbalidazioak, 1990eko maiatzaren 16ko Aginduaren bidez onartutakoak, hartuko dira kontuan.

Laugarrena.– 3.1. eta 3.2. idatz-zatietan, adierazitako prestakuntza- eta hobekuntza-jarduerak hartu ahal izango dira kontuan, baloratzeko, Kidegoan sartzeko exijitutako titulua lortu aurretik egin baldin badira ere.

Bosgarrena.– Herri-Administrazioko Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio-Jardunbideari buruzko Legeak 36.2. artikuluan xedatutakoaren arabera, gaztelaniara itzuli beharko dira Erkidego bateko hizkuntza ofizialean idatzi eta Erkidego honen lurraldetik kanpo eragina izan behar duten agiriak.

II. ERANSKINA

Proba praktikoaren ezaugarriak

Klabezina, gitarra, moko-xirula, hari-instrumentuak (biolina, biola, biolontxeloa eta kontrabaxua), egur-haize- eta metal-haize-instrumentuak (xirula, zeharkako xirula, oboea, klarinetea, fagota, saxofoia, tronpeta eta tuba) eta pianoa.

Lehiatzaileak aukeratutako kontzertu-programa baten aurkezpena, musika-tresnaz dagoen literaturaren estilo nagusien lau obra, gutxienez, adierazgarri sartuko dituena, guztiak argitara emandakoak. Lehiatzaileak epaimahaiak programa horretatik hautatzen dituen obrak interpretatu beharko ditu, 30-40 minutu arteko aldi batean.

Behar den kasuetan, lehiatzaileak bere laguntzailea ekarri beharko du eta, betiere, aurkeztutako programaren partituren hiru ale aurkeztuko ditu.

Aurkeztutako programaren zailtasun teknikoa eta interes artistikoa baloratuko dira.

Epaimahaiak proposatuko duen obra edo pasarte baten azterketa formal, estetiko eta didaktikoa. Lehiatzaileak ordubete izango du, gehienez, ariketa prestatzeko eta ordu erdi bat, gehienez, azaltzeko, eta epaimahaiak egingo dizkion galdera guztiei eman beharko die erantzuna.

Harmonia eta musika-hizkuntza:

Idatzizko lan bat egitea, epaimahaiak proposatutako gai batetik abiatuz. Lehiatzaileak, gehienez, bi ordu izango ditu proba hau egiteko.

Epaimahaiak proposatuko duen obra edo pasarte bate azterketa formal, estetiko eta didaktikoa. Lehiatzaileak ordubete izango du, gehienez, ariketa prestatzeko eta ordu erdi bat, gehienez, azaltzeko, eta epaimahaiak egingo dizkion galdera guztiei eman beharko die erantzuna.

Epaimahaiak proposatuko duen entzunaldi-ariketa.

Kantua:

Libreki aukeratutako kontzertu-programa baten aurkezpena, obrak hiru hizkuntzatan edo hiru hizkuntza baino gehiagotan sartuko dituena. Programak, gutxienez, aro eta estilo desberdinetako lau obra sartu beharko ditu eta berorietan ondorengo generoetako literaturak agertu beharko du: Lied-a edo Kontzertu-Abestia, Opera eta Orotarioa, guztiak argitara emandakoak. Lehiatzaileak epaimahaiak programa horretatik hautatzen dituen obrak kantatu beharko ditu, hogeita hamar minututik berrogei minutura arteko denbora batean. Lehiatzaileak bere pianojole laguntzailea eta partituren hiru ale eraman beharko ditu.

Aurkeztutako programaren zailtasun teknikoa eta interes artistikoa baloratuko dira.

Epaimahaiak emango duen obra edo pasarte baten azterketa formal, estetiko eta didaktikoa. Lehiatzaileak ordubete, gehienez, izango du ariketa hau prestatzeko eta ordu erdi bat, gehienez, azalpena egiteko, eta epaimahaiak egingo dizkion galdera guztiei erantzuna eman beharko die.

Perkusioa:

Libreki aukeratutako kontzertu-programa baten aurkezpena, lau obra, gutxienez, guztiak argitara emandakoak, sartu beharko dituena. Programa horretan perkusio-instrumentuak erabili beharko dira eta, besteak beste, egitura polifonikoko lan bat sartu beharko du. Lehiatzaileak epaimahaiak programa horretatik hautatzen dituen obrak jo beharko ditu, hogeita hamar minututik berrogei minutura arteko denbora batean. Lehiatzaileak, behar izanez gero, bere laguntzailea ekarri beharko du.

Aurkeztutako programaren zailtasun teknikoa eta interes artistikoa baloratuko dira.

Epaimahaiak emango duen obra edo pasarte baten azterketa formal, estetiko eta didaktikoa. Lehiatzaileak ordubete, gehienez, izango du ariketa hau prestatzeko eta hogeita hamar minutu, gehienez, azalpena egiteko eta epaimahaiak egingo dizkion galdera guztiei erantzuna eman beharko die.

Orkestra

Epaimahaiak errepertorio bat emango du argitara eta lehiatzaileak lau obra hautatuko ditu. Epaimahaiak haietako bat aukeratuko du.

Bi edo aldi gehiagoren, epaimahaiaren erabakiz, kontzertazio eta interpretazioa, hogeita hamar minututik berrogei minutura arteko aldian.

Piano-lan baten pasarte bat interpretatzea, epaimahaiak erabakiko duen orkestra motarako. Ariketak bi ordu iraungo du.

Obren zailtasuna Erdi Mailako musikako ikasleei exijitu ahal zaien interpretazio-mailaren araberakoa izango da.


Azterketa dokumentala