Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 1998ko martxoaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Euskal Herriko Unibertsitatea
1364

ERABAKIA, 1998ko otsailaren 13koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektoregoarena, "Lan Harremanetan Diplomatua" titulua lortzeko ikasketa-planaren aldaketa argitaratzeko dena. Titulazio hori unibertsitate honetako Lan Harremanetako Unibertsitate Eskolan ematen da. Eta 1995eko abuztuaren 22ko erabakian ikusitako akatsa zuzentzeko ere bada. Aipaturiko ikasketa plana argitaratu zen azken erabaki horren bidez.

1995eko urtarrilaren 18an Unibertsitateko Gobernu Batzarrak Lan Harremanetako Unibertsitate Eskolan ematen den «Lan Harremanetan Diplomatua» titulazioko ikasketa-plana onartu zuen.

Unibertsitateen Kontseiluko Akademi Batzordeak ikasketa-plana homologatu zuen 1995eko uztailaren 14an.

Unibertsitateko Gobernu Batzarrak, 1997ko apirilaren 7an, ikasketa-plan horretan aldaketa bat egitea onartu zuen, ikasketen denborazko antolaketa aldatzea hain zuzen ere. Aldez aurreko baldintzak hauek baino ez dira mantentzen:

Derrigorrezko ikastaroak

«Praktika Integratuak I», «Gizarte Segurantzaren Zuzenbidea I» eta «Gizarte Segurantzaren Zuzenbidea II» dira aldez aurreko baldintzak.

«Praktika Integratuak II», «Lan Zuzenbide Prozesala» da aldez aurreko baldintza.

«Lanaren Psikologia», «Gizarte Psikologiarako Sarrera» da aldez aurreko baldintza.

Baliokidetasunak, «Kanpoko Praktikak Enpresatan» irakasgaiaren kasuan aukera askeko 12 kreditu, gehienera. Praktiketako 20 ordu = kreditu 1.

1997ko irailaren 18an Unibertsitateen Kontseiluko Akademi Batzordeak goian aipatutako aldaketa homologatzea erabaki zuen.

Azaroaren 27ko 1497/1987 Errege Dekretuaren 10.2. artikuluaren arabera (abenduaren 14ko «Estatuko Buletin Ofiziala»), ekainaren 10eko 1267/1994 Errege Dekretuaren (ekainaren 11ko «Estatuko Buletin Ofiziala») eta azaroaren 8ko 2347/1996 Errege Dekretuaren (azaroaren 23ko «Estatuko Buletin Ofiziala») bidez aldatua izan zena, eta 1992ko abenduaren 10eko Aginduaren 6.2. artikuluari jarraiki (abenduaren 23ko «Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria»), Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateari dagokio aldatutako eta homologatutako ikasketa-planak Estatuko Buletin Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.

Errektorego honek erabaki du Unibertsitateen Kontseiluko Akademi Batzordearen 1997ko irailaren 18ko Erabakia argitaratzeko agindua ematea. Erabaki horren bidez «Lan Harremanetan Diplomatua» titulazioko ikasketa-planaren aldaketa homologatzen da (1995eko irailaren 11ko «Estatuko Buletin Ofiziala» eta 1995eko urriaren 24ko «Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria»). Titulazio hori unibertsitate honetako Lan Harremanetako Unibertsitate Eskolan ematen da.

Era berean, eta «Lan Harremanetan Diplomatua» titulazioko ikasketa-plana homologatzeko argitara eman zen 1995eko abuztuaren 22ko Erabakian akats bat ikusi denez, irakasgaien deskribatzaileak zuzentzen dira (1995eko irailaren 11ko «Estatuko Buletin Ofiziala», 217. zenbakia, 27321. orrialdea; eta 1995eko urriaren 24ko «Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria», 203. zenbakia, 12369 eta 12384. orrialdeak):

dioenean:

Praktika Integratuak I: Lanaren antolaketaren arloko praktikarako sarrera. Pertsonalaren zuzendaritza eta gestioa. Lanaren Segurtasuna. Lanaren zuzenbidea eta Zuzenbide sindikala.

Praktika Integratuak II: Gizarte-Segurantzaren arloko praktikarako sarrera.

esan behar du:

Praktika Integratuak I: Gizarte-Segurantzaren arloko praktikarako sarrera.

Praktika Integratuak II: Lanaren antolaketaren arloko praktikarako sarrera. Pertsonalaren zuzendaritza eta gestioa. Lanaren Segurtasuna. Lanaren zuzenbidea eta Zuzenbide sindikala.

Leioa, 1998ko otsailaren 13a.

UNIBERTSITATEKO ERREKTOREA

Akademi Antolakuntzarako errektoreordea,

B.E. (96/11/5eko 1384/96 Erabakia, 97/02/3ko EHAA eta 97/02/13ko E.B.O.)

LUIS CASIS SAENZ.


Azterketa dokumentala