Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 1998ko martxoaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Euskal Herriko Unibertsitatea
1363

ERABAKIA, 1998ko otsailaren 13koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektoregoarena, "Meatze Ingeniari Teknikoa, Energia Baliabideak, Erregaiak eta Lehergaiak Espezializazioa" titulua lortzeko ikasketa-planaren aldaketa argitaratzeko dena. Titulazio hori unibertsitate honetako Meatze Ingeniaritza Teknikorako Unibertsitate Eskolan ematen da.

1994ko ekainaren 9an Unibertsitateko Gobernu Batzarrak Meatze Ingeniaritza Teknikorako Unibertsitate Eskolan ematen den «Meatze Ingeniari Teknikoa, Energia Baliabideak, Erregaiak eta Lehergaiak» titulazioko ikasketa-plana onartu zuen.

Unibertsitateen Kontseiluko Akademi Batzordeak ikasketa-plana homologatu zuen 1995eko uztailaren 14an.

Unibertsitateko Gobernu Batzarrak, 1997ko ekainaren 11n, ikasketa-plan horretan aldaketa bat egitea onartu zuen, hau da, «Energia» sakontzekoak diren jarraian adierazitako hautazko irakasgaien kreditu-kopurua aldatzea, bai eta irakasgaion banaketa teoriko eta praktikoa ere:

dioenean:

«Ingeniaritza Nuklearra» 4,5 kreditu teoriko + 1,5 kreditu praktiko = 6 kreditu guztira.

«Erradiologi Babesa» 3 kreditu teoriko + 1,5 kreditu praktiko = 4,5 kreditu guztira.

esan behar du:

«Ingeniaritza Nuklearra» 3 kreditu teoriko + 1,5 kreditu praktiko = 4,5 kreditu guztira.

«Erradiologi Babesa» 4,5 kreditu teoriko + 1,5 kreditu praktiko = 6 kreditu guztira.

1997ko irailaren 18an Unibertsitateen Kontseiluko Akademi Batzordeak goian aipatutako aldaketa homologatzea erabaki zuen.

Azaroaren 27ko 1497/1987 Errege Dekretuaren 10.2. artikuluaren arabera (abenduaren 14ko «Estatuko Buletin Ofiziala»), ekainaren 10eko 1267/1994 Errege Dekretuaren (ekainaren 11ko «Estatuko Buletin Ofiziala») eta azaroaren 8ko 2347/1996 Errege Derektuaren (azaroaren 23ko «Estatuko Buletin Ofiziala») bidez aldatua izan zena, eta 1992ko abenduaren 10eko Aginduaren 6.2. artikuluari jarraiki (abenduaren 23ko «Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria»), Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateari dagokio aldatutako eta homologatutako ikasketa-planak Estatuko Buletin Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.

Errektorego honek erabaki du Unibertsitateen Kontseiluko Akademi Batzordearen 1997ko irailaren 18ko Erabakia argitaratzeko agindua ematea. Erabaki horren bidez «Meatze Ingeniari Teknikoa, Energia Baliabideak, Erregaiak eta Lehergaiak» titulazioko ikasketa-planaren aldaketa homologatzen da (1995eko urriaren 21eko «Estatuko Buletin Ofiziala» eta 1996ko urtarrilaren 10eko «Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria»). Titulazio hori unibertsitate honetako Meatze Ingeniaritza Teknikorako Unibertsitate Eskolan ematen da.

Leioa, 1998ko otsailaren 13a.

UNIBERTSITATEKO ERREKTOREA

Akademi Antolakuntzarako errektoreordea,

B.E. (96/11/5eko 1384/96 Erabakia, 97/02/3ko EHAA eta 97/02/13ko E.B.O.)

LUIS CASIS SAENZ.


Azterketa dokumentala