Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 1998ko martxoaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Euskal Herriko Unibertsitatea
1361

ERABAKIA, 1998ko otsailaren 13koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektoregoarena, "Industria Ingeniaria" titulua lortzeko ikasketa-planaren aldaketa argitaratzeko dena. Titulazio hori unibertsitate honetako Industria Ingeniarien eta Telekomunikazio Ingeniarien goi Eskola Teknikoan ematen da.

1994ko martxoaren 17an Unibertsitateko Gobernu Batzarrak Industria Ingeniarien eta Telekomunikazio Ingeniarien Goi Eskola Teknikoan ematen den «Industria Ingeniaria» titulazioko ikasketa-plana onartu zuen. Plan hau aldatua izan zen ondoren, 1995eko uztailaren 26an.

Unibertsitateen Kontseiluko Akademi Batzordeak ikasketa-plana homologatu zuen 1994ko uztailaren 27an, eta aldaketa 1996ko martxoaren 13an.

Unibertsitateko Gobernu Batzarrak, 1997ko apirilaren 7an, ikasketa-plan horretan aldaketa bat egitea onartu zuen, hau da, lehenengo zikloko zein bigarren zikloko irakasgaien artean zeuden aldez aurreko baldintzak kentzea, baina salbuespen honekin: lehen zikloko enborrezko irakasgaiak eta unibertsitateko derrigorrezko irakasgaiak gaindituta izan beharko dira bigarren zikloan sartzeko. Horrez gain, «Ingeniaritzako Proiektuak» derrigorrezko ikastaroaren kasuan 4. ikastaroko irakasgai guztiak aldez aurreko baldintza dira.

1997ko irailaren 18an Unibertsitateen Kontseiluko Akademi Batzordeak goian aipatutako aldaketa homologatzea erabaki zuen.

Azaroaren 27ko 1497/1987 Errege Dekretuaren 10.2. artikuluaren arabera (abenduaren 14ko «Estatuko Buletin Ofiziala»), ekainaren 10eko 1267/1994 Errege Dekretuaren (ekainaren 11ko «Estatuko Buletin Ofiziala») eta azaroaren 8ko 2347/1996 Errege Derektuaren (azaroaren 23ko «Estatuko Buletin Ofiziala») bidez aldatua izan zena, eta 1992ko abenduaren 10eko Aginduaren 6.2. artikuluari jarraiki (abenduaren 23ko «Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria»), Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateari dagokio aldatutako eta homologatutako ikasketa-planak Estatuko Buletin Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.

Errektorego honek erabaki du Unibertsitateen Kontseiluko Akademi Batzordearen 1997ko irailaren 18ko Erabakia argitaratzeko agindua ematea. Erabaki horren bidez «Industria Ingeniaria» titulazioko ikasketa-planaren aldaketa homologatzen da (1994ko abuztuaren 31ko eta 1996ko uztailaren 31ko «Estatuko Buletin Ofiziala» eta 1994ko urriaren 10eko eta 1996ko abuztuaren 12ko «Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria»). Titulazio hori unibertsitate honetako Industria Ingeniarien eta Telekomunikazio Ingeniarien Goi Eskola Teknikoan ematen da.

Leioa, 1998ko otsailaren 13a.

UNIBERTSITATEKO ERREKTOREA

Akademi Antolakuntzarako errektoreordea,

B.E. (96/11/5eko 1384/96 Erabakia, 97/02/3ko EHAA eta 97/02/13ko E.B.O.)

LUIS CASIS SAENZ.


Azterketa dokumentala