
183. zk., 2023ko irailaren 25a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (144 KB - 7 orri.)
- EPUB (394 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
SEGURTASUN SAILA
4398
HUTS-ZUZENKETA, ondoko aginduarena: Agindua, 2023ko apirilaren 17koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuarena, Ertzaintzako lanpostu-zerrenda aldatzen duena.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.
Horrelako hutsak aurkitu dira Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak, Ertzaintzako lanpostu-zerrenda aldatzeko, 2023ko apirilaren 17an eman zuen Aginduan. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren aldizkarian argitaratu zen, 2023ko maiatzaren 15ean, 90. zenbakian.
Aginduaren 3. eta 5. artikuluetan aipatzen diren III. eta V. eranskinetan, honako hauek zuzenduko dira: