17. zk., 2023ko urtarrilaren 25a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
420
IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita proiektu hau: «Oria ibaiaren uholdeen aurka babesteko proiektua, Tolosan».
Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiaren 2023ko urtarrilaren 12ko Ebazpenaren bidez, hasieran onartu zen honako proiektu hau: «Oria ibaiaren uholdeen aurka babesteko proiektua, Tolosan».
Proiektu horren helburua da Tolosako udalerrian uholde-arriskua murriztea. Horretarako, Nafarroako Hiribideko zubi berria ordeztuko da; ezkerraldeko ertzeko barandaren ordez horma iragazgaitza jarriko da, zubi berriaren ibaian behera Nafarroa Hiribidea Zerkausiaren Azokarako sarbidea den oinezkoen pasabideraino. Halaber, uholdeen aurkako hesi mugikorrak jarriko dira Zerkausiaren Merkatuaren eremuan eta sarbidean, ezkerraldean dagoen ibaira, Arramele zubitik behera. Aurrekontua, guztira, 5.639.720,29 eurokoa da, eta zortzi hilabeteko exekuzio-epea aurreikusten da.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin bat etorriz, proiektua jendaurrean jartzen da hogeita hamar (30) egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki iritzitako alegazioak aurkez daitezen.
Obren proiektua interesdunen eskura egongo da Uraren Euskal Agentziaren webgunean Obra hidraulikoaren sekzioan (www.uragentzia.euskadi.eus)
Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 12a.
Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,
ANTONIO AIZ SALAZAR.