
48. zk., 2022ko martxoaren 8a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (106 KB - 2 orri.)
- EPUB (118 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LAN ETA ENPLEGU SAILA
1107
EBAZPENA, 2022ko otsailaren 28koa, Gizarte Ekonomiaren zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita 2021eko uztailaren 13ko Aginduak xedatutako laguntzen onuradunen zerrenda; agindu horren bidez, enpresetan langileen parte-hartzea bultzatzeko dirulaguntzak arautzen dira.
Aipatutako aginduak 17.4 artikuluan ezarritako betebeharra konplituz –zeina emandako dirulaguntzen publikotasun-printzipiotik eratortzen baita–, honako hau
EBAZTEN DUT:
2021eko uztailaren 13ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen entitate onuradunen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, espediente-zenbakia eta diruz lagundutako zenbatekoa adierazita, ebazpen honen eranskinean azaltzen den moduan.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 28a.
Gizarte Ekonomiaren zuzendaria,
JOAQUÍN DÍAZ ARSUAGA.