
48. zk., 2022ko martxoaren 8a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
1103
IRAGARKIA, Gizarte Politiketako Departamentuko idazkari teknikoaren lanpostua, izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa egiteari buruzkoa.
2022ko otsailaren 23ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (36 zk.), izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko, ondorengo lanpostu honen deialdia argitaratu da:
– Gizarte Politiketako Departamentuko idazkari teknikoaren lanpostua (B2022/L02).
Interesdunek Gobernantza Departamentuko foru diputatuari zuzenduko dizkiote beren eskaerak eta, bitarteko elektronikoen bidez, aurkeztuko dituzte agiri normalizatuan; agiri hori eskura daiteke Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan. Eskaerak aurkeztu ahal izango dira iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, 15 egun baliodunetan.
Donostia, 2022ko otsailaren 24a.
(1750/2019 Foru Agindua, abenduaren 2koa).
Gobernantza Departamentuko idazkari teknikoa,
ALFONSO ACARRETA RODRÍGUEZ.