
240. zk., 2021eko abenduaren 2a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (230 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
6098
IRAGARKIA, 262/2021 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa izan dezaketenak epatzeko dena.
Bilboko Administrazioarekiko Auzien 4. Epaitegian, Sandor Manjón Del Ríok administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du –zehazki, 262/2021 prozedura laburtuaren izapideen ondoriozko auzi-errekurtso bat–, Osakidetzaren zuzendari nagusiaren ekainaren 23ko 869/2021 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez ezetsi egiten da Gorlizko Ospitalean Sukaldaria kategorian esleitutako izendapenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.
Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren interesdun posibleak ezezagunak direnez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoa betetzeko, iragarki hau argitaratzen da.
Jakinarazpen honek Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 15a.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.