
240. zk., 2021eko abenduaren 2a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (2060 KB - 12 orri.)
- EPUB (2544 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
6078
67/2021 EBAZPENA, azaroaren 24koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Bizkaiko Foru Aldundiarekin, Bilboko Udalarekin eta Bizkaiko Garraio Partzuergoarekin sinatutako lankidetza-hitzarmena, Bizkaiko Mugikortasun Agintaritza Sortzeko.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak aipatutako hitzarmena sinatu du, eta, behar duen publikotasuna emateko, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Bizkaiko Foru Aldundiarekin, Bilboko Udalarekin eta Bizkaiko Garraio Partzuergoarekin sinatutako lankidetza-hitzarmena, Bizkaiko Mugikortasun Agintaritza Sortzeko. Testu hori ebazpen honi atxikita dago.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 24a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.