
230. zk., 2021eko azaroaren 18a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (241 KB - 2 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
HEZKUNTZA SAILA
5890
IRAGARKIA, Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2021eko irailaren 30eko errekerimendua jakinarazteko dena. Errekerimendu horren bidez, eranskinean zehaztutako pertsona bati bizitza laborala aurkezteko eskatzen da.
Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Emandako ebazpenak ez du administrazio-bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, betiere urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoaren arabera.
Aipatutako ebazpenaren testu osoa eskuragarri dago Hezkuntza Sailaren Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 8a.
Langileak Kudeatzeko zuzendaria,
BLANCA MARIA GUERRERO OCEJO.