Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2021eko urriaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5113

EBAZPENA, 2021eko irailaren 15ekoa, Kulturako sailburuordearena, 2021eko ekitaldian arte eszenikoak, musika eta literatura sustatzeko eta banatzeko emandako laguntzen berri ematen duena.

2021eko maiatzaren 4an argitaratu zen EHAAn Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko apirilaren 21eko Agindua, arte eszenikoak, musika eta literatura sustatzeko eta banatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duena.

Agindu horren 10.4 artikuluak dioenez, Kulturako sailburuordearen ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrek ez du esan nahi onuradun gertatzen direnei banakako jakinarazpena egingo ez zaienik.

Horiek horrela izanda, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko apirilaren 21eko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzak eta horien guztien onuradunak argitara ematea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 15a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala