98. zk., 2021eko maiatzaren 20a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (213 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2882
502/2021 EBAZPENA, apirilaren 23koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Imanol Aranaga Beraza jauna hautatzen baita Gorlizko Ospitaleko Ekonomiako eta Finantzako Zuzendari lanpostua betetzeko.
Aztertu da Gorlizko Ospitaleko Ekonomiako eta Finantzako Zuzendari lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori Zuzendaritza Nagusiaren 2021eko martxoaren 4ko 314/2021 Ebazpenaren bidez argitaratu zen (2021eko martxoaren 24ko EHAA 59. zk.).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira. Haien baldintza profesionalak jasotako merezimenduen arabera baloratu dira.
Aurkeztutako agiriak ikusita, Imanol Aranaga Beraza jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.
Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusiak honako hau
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Imanol Aranaga Beraza jauna Gorlizko Ospitaleko Ekonomiako eta Finantzako zuzendari izendatzea.
Bigarrena.– Izendapen horrek 2021eko maiatzaren 4tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 23a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.