Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

87. zk., 2021eko maiatzaren 6a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKADIKO TERAPEUTA OKUPAZIONALEN LANBIDE ELKARGOA
2579

IRAGARKIA, ETOLE - Euskadiko Terapeuta Okupazionalen Lanbide Elkargoaren estatutuak aldatzeari buruzkoa.

ETOLE - Euskadiko Terapeuta Okupazionalen Lanbide Elkargoak jendaurrean erakutsiko du estatutuetan egindako aldaketa, hilabetez, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Estatutuen testua Elkargoaren egoitzan egongo da (Florida kalea 40, Vitoria-Gasteiz), edo, gaur egungo inguruabarrak direla-eta bertara joaterik ez badago, posta elektronikoz bidali ahal izango da (info@etole.eus), interesdunek nahi dituzten zuzenketak eta alegazioak aurkez ditzaten.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 27a.

Euskadiko Terapeuta Okupazionalen Lanbide Elkargoaren presidentea,

MIREN VALVERDE.


Azterketa dokumentala