
83. zk., 2021eko apirilaren 30a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (212 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
GERNIKA-LUMOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2462
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako adostasun gabeko 230/2019 prozeduraren ondoriozkoa.
Gernikako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala. Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako adostasun gabeko 230/2019 prozedura.
Gaia: seme-alabentzako neurrietarako adostasun gabeko prozesua.
Demandatzailearen prokuradorea: Miren Lasa Ezkurra.
Judizio horretan erabaki hau hartu da:
– Ediktu honen bidez Jose Manuel Costa Hermidari jakinaraztea 2021-04-15ean aipatu prozesuan eman den epaia. Interesdunak bulego judizial honetan dauka epaiaren kopia, oso-osorik haren berri izan dezan.
Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, jakinarazi den ebazpenean bertan adierazten den eran.
Pertsona horren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzen da, jakinarazteko eginbidea gauza dadin.
Gernika-Lumo, 2021eko apirilaren 15a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.