185. zk., 2019ko irailaren 30a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (219 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ARRASATEKO UDALA
4446
IRAGARKIA, Arrasateko Zarataren aurkako Ekintza Plana jendaurrean erakustekoa.
2019ko irailaren 19an egindako bilkuran, Tokiko Gobernu Batzarrak, besteak beste, erabaki hau hartu zuen:
«I.– Arrasateko Zarataren aurkako Ekintza Plana hasiera batean onartzea.
II.– Agiri hori jendaurrean hilabetez jartzea, dagokion iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, pertsona fisiko edo juridiko orok dagoen dokumentazioa eta erabilitako prozedurak aztertzeko aukera izan dezan.»
Dokumentazioa ikusgai egongo da www.arrasate.eus helbide elektronikoan eta Hirigintza, Ingurumen eta Mugikortasun sailean (Udaletxea, Herriko plaza nagusia 1).
Arrasate, 2019ko irailaren 20a.
Alkatea,
MARIA UBARRETXENA CID.