
117. zk., 2019ko ekainaren 21a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (244 KB - 2 orri.)
- EPUB (225 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
3059
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita zenbait zehapen-espedienteren ebazpena, Euskal Autonomia Erkidegoko Industriari buruzko azaroaren 12ko 8/2004 Legearen prozeduran emana.
Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 46. artikuluetan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Ebazpen horiek ez diote amaiera ematen administrazio-bideari. Beraz, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Industriako sailburuordearen aurrean, jakinarazten denetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin bat eginez.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 4a.
Arabako lurralde-ordezkaria ez dagoenez, eta 2019ko maiatzaren 29ko Ebazpenari jarraikiz.
Industria eta Energia Administrazioko koordinatzailea,
ÁLVARO MOZO AVELLANED.