
117. zk., 2019ko ekainaren 21a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (197 KB - 1 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3054
EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 157/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 157/2016 hitzezko judizioa.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Demandatzailearen prokuradorea: Elena Astigarraga Albistegui.
Judizio horretan, 2019-06-06an, epaia eman da, zeinak amaiera ematen baitio prozesuari.
Ediciones Zartzu SL demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ebazpen horren aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.
Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean, eta, han, osorik aztertu ahal izango du.
Durango (Bizkaia), 2019ko ekainaren 6a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.