213. zk., 2009ko azaroaren 5a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarkiak
Herrizaingo Saila
5947
IRAGARKIA, Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoan ezarritakoarekiko arau-hausteak direla-eta irekitako eta beherago zehaztutako zehapen-espedienteen instrukzio-egileak, Segurtasun Sailburuordearen Kabineteko zuzendariak, emandako ebazpen-proposamenak jakinarazteko dena.
Espedientatuei jakinarazpenak helarazi nahi izan zaizkien arren, hori egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.
Hori guztia argitara ematen da, interesatuek norbanako jakinarazpentzat har dezaten, eta ondokoa ohartarazten zaie:
1.- 15 egun balioduneko epea dute, ebazpen-proposamen hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, organo instrukzio-egilean, Segurtasun Sailburuordearen Kabineteko Zuzendaritzari, alegazioak egin eta komenigarritzat jotzen dituzten agiriak eta informazioak aurkezteko.
2.- Halaber, aipatutako epearen barruan espedientea bera eta bertako agiriak kontsultatu ahal izango dituzte, espedientearen zenbakia adieraziz gero.
Horretarako, ondoko helbide honetara jo behar dute: Segurtasun Sailburuordearen Kabineteko Zuzendaritza (Larrauri Mendotxe bidea, 18, Erandio,Bizkaia).
Izen-abizenak
Apellidos y nombre Esp. zk.
N.º exp. Lege-haustearen eguna
Fecha infracc. Proposamenaren eguna
Fecha propuesta Proposatu den zigorra
Sanción prop. Hautsitako araua
Art. infringido
Mozo Romero, Erika 405X0901170-7 19-07-2008 09-09-2009 600 euro
600 euros 23.c
Larrañaga Viguera, Miguel Angel 405X0901467-8 08-02-2009 03-09-2009 301 euro/Kentzea 301 euros/Retirada 25.1
Samaniego Galarza, Iker 405X0901605-7 28-09-2009 07-09-2009 1200 euro/Kentzea 1200 euros/Retirada 23.a
Erandio, 2009ko urriaren 7a.
Segurtasun Sailburuordearen Kabineteko zuzendaria,
JOSEBA BILBAO BILBAO.